Galuzerrita txokoa: Eskola-institutuen topaketak eta azken berriak

Gaurkoa azken Galuzerrita saioa izan da eta pena handiz esaten dugu zeren sekulako lana egin dute gure lagunak Garraldako eskola eta institutuko berriak ekartzen. Esker ona ematea besterik ez zaigu geratzen eta esatea irratiko uhinak irekiak izanen dituztela beti. Azken saio honetan Otsagabia eta Abaurregainako topaketen inguruan solastu zaizkigu, baita Garraldan izandako azken ekimenak ere. […]

Komunikazioa eta Landa eremua ardatz duten jardunaldiak antolatu dituzte Irati irratiak eta Mendixutek urriaren 27 eta 28an Auritzen

Hilabete batzuk dira Irati irratiak eta Mendixut aldizkariak elkarlanean dabiltzala komunikazioa eta landa eremua ardatz dituen jardunaldi batzuk antolatzen. Komunikazioak gure eremuan izan ditzazkeen aukerak, proiektu desberdinen ezagutza, Pirinioaren ahalduntze komunikatiboa eta bertako edo tokiko hedabideen garrantzia nabrmendu nahi dituzten jardunaldiak ditugu. Gaurkoan Mendixut aldizkariko Rita Labianorekin errepasatu ditugu jardunaldi hauek, zeina posible izan dira […]