Pantailak eta baliabide teknologikoak ezinbestekoak dira gaur egun gure bizitzan, baina honen erabilera okerrak egon badira eta horiek arazoak sortzen dituzte batez ere haur eta nerabeen artean, gehiegizko erabilera baitago arazo hauen atzean. Honi aurre egiteko Izaga mankomunitateko eskola eta institutuak, osasungintzak eta udalek bat egin dute pantailen erabilera murrizteko dekalogoa egiten.
Hainbat arazo detektatuta martxan jarri ziren honi aurre egiteko eta hasi ziren arazo horiei aurre egiteko erantzunak bilatzen. Hauek denak dekalogo baten barnean sartu eta atzokoan aurkeztu zuten jendaurrean. Gaur gurean Agoitzeko San Miguel Eskola eta Institutuko zuzendaria den Lorea Azpilikueta izan dugu dekalogoaz mintzatzen.
Lorea Azpilikueta Irati Irratian

Dekalogoa aurkezteko bideoa: