Nerea Baldaren Azpimarrak eta Ernest Hemingwayren Fiesta Eguzkia jaikitzen da liburuen laguntzarekin amaitu ziren Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza idazleak dinamizatutako Agoitz eta Aurizberriko literatur solasaldiak. Ikasturtean zehar hainbat eleberri landu dituzte eta norbanakoen irakurketak amankomunean ipinita irakurketa bera aberastu egin dute solasaldi hauetan parte hartu dutenek. 6 saio izan dira eta genero eta prozedentzia desberdinetako eleberriak landu dituzte bertan. Datorren ikasturtean solasaldien jarraipena izanen da baina orain bertan parte-hartu dutenek aukera dute euren gustoko izandako eleberriak proposatzeko.
Gaur ikasturte amaiera zela eta Mikel Albisurekin izan gara literatur solasaldien inguruan elekatzen.
Mikel Albisu Irati Irratian