Duela bi urte sortutako Sorionekuak dinamikak euskararen aldeko erresistentziak modu positiboan garaitzea izan du helburu. Hori bera saiatuko dira egiten larunbata honetan, maiatzaren 10ean, euskarak zubi bat izan daitekeelako, pertsonak zein proiektuak batu ditzazkeen zubia. Horregatik, hainbat herritan zubiak hartu eta argazkiak egitera deitu dute nafar jendartea. Arratsaldean aldiz, Iruñean izanen da mobilizazio nagusia euskarari ateak ireki lemapean Iruñeko ate istoriko nabarmenena zeharkatu eta arratsalde oparoa prestatu dute bertan. Hau aitzakitzat hartuta Sorionekuak dinamikako kidea den Xabi Gartzia izan dugu gurean, zeina euskararen aldeko dinamiketan parte hartzeko gonbidapena luzatu digun.
Informazio gehiago : Sorionekuak webgunea
Xabi Gartzia Irati Irratian



Maiatzaren 10eko aurkezpen spota: