Urrian hasi ziren Garden Uskararen Eguna antolatzen Kebenko elkarteak hala eskatuta. Larunbata honetan izanen da, Bizitea Biltu lemapean. Arbasoei keinu egin nahi izan diete lelo honekin, inguruetatik bizitzeko beharrezkoa zuten hori nola biltzen zuten nabarmendu nahi izan dute, baita uskarak beren bizitzetan duen beharrezkotasuna nabarmendu. Lan dexente egin dute aurten zenbait ekitaldi antolatuz, horiek denak larunbateko egitarauarekin amaiera izanen dutelarik.
2026ko edizioa Uztarrozeko herriari egokituko zaio baina momentuz Gardeko Uskararen Egunaz gozatzeko garaia heldu zaigu. Gaur honen inguruan antolaketa lanetan dagoen Aitor Palaciosekin aritu gara eleketan. Berak gonbidatu gaitu Uskararen Egunaz gozatzera eta gogorarazi digu Uskararen Egunan ez direla eraso sexistak onartuko, denek goza dezagun errespetuz eta askatasunean.
Aitor Palacios Irati Irratian

