Hilabete batzuk dira Ajariguaneko taldekideek Bizirik Gaude bideoklipa grabatu zutenetik. Grabazio horretan eginiko erlazioetatik eratortzen da datorren larunbatean Espartzako Murkuzuria kanpinean izanen den UdaHerri jaialdi ibiltaria. Udaberri eta Herri hitzen elkartzetik datorkio izena, udaberrian garatuko baita eta Nafar Pirinioetako herriren batean eginen delako. Aurten lehendabiziko jaialdia izanen da, baina ideia urtez-urte beste bailaretatik zabaltzea litzateke.
Lehen edizio honetan Nafar Pirinioekin erlazioa duten taldeak arituko dira. Buffalo, Txapardoi, Ajariguan , Sustrai Berriak eta Sexpeares izanen dira taula gainean. Rocka nagusi lehen edizio honetan Pirinioetako jendearen topagune izan nahi duen jaialdi honetan.
Honetaz aritu gara Ajariguan taldeko eta UdaHerri jaialdiko antolatzaile den Sergio De Andres lagunarekin.
Sergio De Andres Irati Irratian

Bideoklip honen grabazioan izan zuen hasiera UdaHerri jaialdia: