Doinu piriniarrak nagusi Udaherri jaialdiaren 2. edizioan

Lehen edizioan Espartzan 200 lagun batu ostean aurten Orbaizetan ospatuko da Udaherri jaialdia. Pirinioetako herri txikietara musika eramatea helburu sortu zen baita bertako taldeei agertoki bat eskaintzeko ere. Aurten jaialdi ibiltariak Orbaizeta izanen du akuilu eta bertan taula gainean arituko dira 30-06 (Burgi) , Fittik Ez (Nabaskoize) , Koiuntura+arte (Orbaizeta) eta Diraki (Aezkoa). Musika estilo […]

Musikaren inguruan elkargune bat bilakatzeko asmoz izanen da UdaHerri jaialdia

Hilabete batzuk dira Ajariguaneko taldekideek Bizirik Gaude bideoklipa grabatu zutenetik. Grabazio horretan eginiko erlazioetatik eratortzen da datorren larunbatean Espartzako Murkuzuria kanpinean izanen den UdaHerri jaialdi ibiltaria. Udaberri eta Herri hitzen elkartzetik datorkio izena, udaberrian garatuko baita eta Nafar Pirinioetako herriren batean eginen delako. Aurten lehendabiziko jaialdia izanen da, baina ideia urtez-urte beste bailaretatik zabaltzea litzateke. […]