Arkeologiaren inguruko jardunaldiak Artzira iritsiko dira Termen inguruko saio batekin

Nafar Gobernuak eskatu zien Aranzadi Zientzia elkarteko Arkeologia sailari Europako Arkeologia jardunaldien aitzakipean zenbait tokitan topaketa zenbait antolatzea. Egitarauak lehen geldialdia izanen du larunbata honetan Artziko Jauregian, Pirinioetako Erromatar galtzada eta bertako Termak protagonismoa hartuko dutelarik. Jardunaldien aitzakipean Zaldua, Artzi eta Donazaharreko indusketa lanen zuzendaria den Oihane Mendizabal izan dugu gaur gurean.

Duela zenbait aste ere ikusi ahal izan genuen Donazaharreko eta Zalduako indusketetan topatutako eraztun bi aurkezten eta gai hauxe ere landu dugu berarekin. K.o. I mende bukaerako II. mende hasierako eraztunak direla ondorioztatu ditu ikerketak eta baita antzeman erlazio estua zela Pirinioetako bi aldeetako biztanleen artean.

Hori gutxi balitz, asteburu honetan Agoitzeko Gendulain baselizan indusketak egiten arituko direla ere komentatu digu, indusketa egutegiari hasiera emanez.

Indusketa egutegia:
– Agoitz-Gendulain: Ekainak 14-15
– Donazaharre: Ekainak 18-28
– Auritz – Zaldua: Uztailak 7-27
– Artzi: Irailean

 

 

Oihane Mendizabal Sandonis Irati Irratian

Eraztunen aurkikuntzaren karietara eginiko bideoa:

Iruzkindu