Heldu da Garazi eta Aezkoa arteko bazka hitzarmena sinatzeko eguna, zeina Buru-Beltza elkarteak aprobetxatzen duen Bortuaren Eguneko besta antolatzeko. Igande honetan izanen da eta honen inguruan aritu gara Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Bueno Rekarekin. Bazka-hitzarmen bat ezezik senidetze ekitaldi polita da Bortuaren Eguna, harremanak estutzeko aitzaki eder bat eta horretarako antolatu egin dute egun osoko egitaraua.
Karlos bertan genuela ere, larunbatean izanen den Lourdes Arregi medikuari eginen zaion errekonozimenduaz aritu gara, ibilbide profesionalean aunitz urtez aetzak artatzen eta zaintzen emandakoa itzuli eginen zaio Kultur Olan eginen den ekitaldiaren bitartez.
Karlos Bueno Reka Irati Irratian
