Aezkoak eta Garazik bazka hitzarmena sinatuko dute Bortuaren Egunean

Bortuaren eguna iparraldeko ikastolek antolatzen zuten festa bat bezala hasi zen baina gerora Burubeltza elkarteak festa Irati Lau Ibarrak elkargoaren mesedetan jarri zuen. Hala adierazi digu Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Buenok eta nabarmendu zer nolako anaitze/ahizpatze festa den gaur egun Garazi eta Aezkoaren artean. Tartean, Garaziko eta Aezkoako agintariek bazkaren erabilera baimentzeko hitzarmena sinatzen […]

Irati Lau Ibarrak jaia antolatu du iganderako Abodin

Apirilean egonkortu zuten lau ibarren arteko harremana Irati Lau Ibarrak elkartearen baitan. Honen ostean zenbait elkargune sortu eta igande honetarako festa antolatu dute Abodin. Festa aitzakitzat hartuta Karlos Bueno Aezkoako Batzarre Nagusiko lehendakariarekin izan gara gaur programa eta elkartearen nondik norakoak aztertzen.        Karlos Bueno Irati Irratian:

Irati Biosfera Erreserba Naturalaren izendapena eta Iratiko Lau ibarrak elkartea

Aezkoako lehendakaria den Karlos Bueno Rekarekin (Pato) izan gara gaurkoan bi gai hauek jorratzeko. Azken egun hauetan ikusi ahal izan dugu nolatan Zaraitzuko bailararekin batera Iratiko Oihana Biosferaren Erreserbatzat aintzat hartzeko eskaria luzatu duten eta baita nola egonkortu dituzten Garazi eta Zuberoako ibarrekin dituzten harremanak Iratiko Lau Ibarrak elkartea eratuz. Bi gai horien inguruan solastu […]

Euskara eta naturarekiko atxikimendua ikertu dute Dylan Inglisek eta Unai Pascualek

Zaraitzun, Aezkoan, Garazin eta Irati inguruetan egindako ikerketa bat plazaratu dute Dylan Inglisek eta Unai Pascualek People and Nature aldizkarian. Bertan, hizkuntza eta naturarekiko erlazioa ikertzen du euren lanak eta aitzindaria izan daitekeen ikerlana dugu. Honen inguruan solasteko Dylan Inglis laguna izan dugu gurean ikerlanaren nondik norakoak azaltzen. Unai Pascualeri Elhuyar aldizkarian egindako elkarrizketa People […]

Zaraitzuera eta euskararen historia aztertzen Iñaki Caminorekin

Federico Garralda gogoratu eta omenduko dute larunbatean Otxagabian. Zaraitzun euskarak izan duen presentzia, euskal literatura Nafarroan eta Zaraitzuko etxe izenak jorratuko dira bertzeak bertze. Irati irratian Iñaki Camino hizkuntzalariarengana jo dugu, eta zaraitzuera euskararen historian kokatu digu, eta inguruko ibarretako hizkerarekin dituen antzekotasunak eta ezberdintasunak aletu ditugu irratian. Iñaki Camino Irati irratian

Egunon Auñamendi! Unai Laso pilotariarekin solasean, eta Etxaldeen segidaz artzai eta laborariekin

Unai Laso Bizkarretako pilotaria Irati irratian izan da gaur. 4 1/2ko txapelketan garaipen garrantzitsuak eskuratu ditu jarraian Lasok eta horretaz mintzatu gara berarekin. Larunbatean partida zaila izanen du Joseba Ezkurdiaren kontra. Iratiko etxaldeen segidaren alde jardunaldia burutuko da asteburuan Aezkoako Batzar etxean, eta gaurkoan inguruko artzai eta laborariak gonbidatu ditugu irratira. Patxi Zabaltza Orbaitzetako artzaina, […]

Dylan Inglis Irati irratian

Iratiko basoari buruzko ikergaia landuko du datozen egunetan Inglaterratik Euskal Herrira etorritak Geografia eta Antropologia ikasle eta ikerlaria. Irati irratian bisitan izan dugu eta euskara eta euskalki ezberdinak nola ikasi dituen jakiteko baliatu dugu. Euskaldun berria da, eta Euskal Herria iparretik hegoaldera ezagutzeko parada izan du Euskarabentura ekimen ibiltarian ere. Dylan Inglis Irati irratian