Bizkarretako txapeldun handiarekin solasaldia

Txapela jantzita eta oporretatik itzulita Bizkarretako aurrelaria den Unai Lasorekin izan gara gaurkoan. Urtebete pasa da afizionatutan ari zela jolasten eta jada lehen mailako eskuz banakako txapela jantzi du, profesionaletan dauden final guztiak jokatuta gainera. Urte oparoa izan da berarentzat, lan izugarria egin du honaino iristeko eta bide zail honetan bere ondoan izandakoak eduki ditu […]

Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratira bisita eta Unai Laso pilotariarekin solasaldia

Ikasturte honetan azkenengo aldiz joan gara Xorroxin irratira Julen Zelaietaren ahotsetik bertako azken berriak jasotzera. Ondoren, Bizkarretako txapeldun handia izan dugu irratiko uhinetan, Unai Laso alegia, berarekin errepasatu ditugu eskuz banakako txapelketa eta herrian egindako omenaldia. Izenburua: Ekainaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Mikel Zabalzaren erailketaren 36. urteurrena eta Guapinol ibaia eta Basoa proiektua Hala Bedin

Gaurko saioa Mikel Zabalzaren kasua bergogoratzen hasi dugu bere iloba den eta Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko kidea den Lohizune Amatriarekin. Berarekin errepasatu ditugu aurten emandako berritasunak. Bukatzeko, Hala Bedi irratitik hartutako elkarrizketa bat hartu dugu Dalila Arguetari Guapinol (Honduras) ibaiaren inguruko gertakizunak eta Basoa proiektuaren inguruko zehaztapenak ematen zituena. Izenburua: Azaroaren 29ko saioa Iraupena: […]

Egunon Auñamendi! Mikel Zabalza gogoan

Irrati emankizun berezi egin dugu gaur Mikel Zabalza gogoratzeko. Mikel Zabalza gogoan herri ekimeneko Mirari Zabalza izan da gurekin. Bi antropologo eta unibertsitateko ikerlari ere gure artean izan dira: Cristina Saura eta Txuri Ollo eta azkenik Nafarroako Gobernuan biktimen bulegoko arduraduna den Blanca Burusko ere irratian mintzatu da. Mikel Zabalza torturaz hil eta desagertu zeneko […]