Urzainkiko jaien igandeari beste ikuspegi edo aukera batzuk jorratzeko asmoz sortu zen Neskak Blues Rock jaialdia. Bestetik, emakumezkoen presentzia nabarmendu eta promozionatzea du helburu jaialdi honek eta iada 9. edizioa du aurtengoa. Ohikoa ez den musika eskaintza egiten da bertan eta aurten ere sona handiko artistak izanen dira Urzainkiko oholtza gainean. Granadatik etorritako Angela Hoodoo eta Bizkaia aldetik heldutako Mississippi Queen and The wet dogs izanen dira taula gainera igoko direnak. Jaialdiaz aritu zaigu gaurkoan antolaketa lanetan dagoen Sergio Garate laguna.
Sergio Garate Irati Irratian

Angela Hoodoo-ren Outlaw Girls:
Mississipi Queen and The wet dogs taldearen I found Love: