Bidankozarte buletinaren 50 aleak barnebiltzen dituen liburua aurkeztuko da Bidankozen bihar

Hilabete gutxi dira Bidankozarte buletinak bere 50. alea kaleratu zuela. Bidankozeko historia, etnografia, pertsonaiak, pasarteak,… barnebildu ohi ditu Gotzon Perez Artuchek kaleratutako buletin honek eta zenbaki borobil hau aitzakitzat hartuta, buletin guztiekin liburu bat ondu berri du. “Bidankozarte: historia, cultura y etnografia de Vidángoz” lemapean kaleratu berri da eta bihar aurkeztu eginen du Gotzon Perez Artuchek Bidankozeko Aiza Bilguan (udaletxean). Hau aprobetxatuz ez dugu aukera galdu Gotzonekin tarte bat edukitzeko eta berak azaldu digu liburu honetan topatuko ditugunak.

 

Gotzon Perez Artuch Irati Irratian

Liburuan eduki zenbait helarazi dizkigu Gotzonek mokadu gisa:

Iruzkindu