Etnolan aldizkari digitala jaio da, etnografiaren inguruko aldizkaria

Hainbat ikertzaile profesional eta afizionatuen elkarlanetik sortutako etnografiaren inguruko aldizkari berria dugu gure pantailetan eskuragarri. Ikertzaile horien artean Bidankozarteko Gotzon Perez Artuch dugu eta berarekin batera joan gara Etnolan aldizkaria ezagutzera. Aldizkaria helbide honetan duzue eskuragarri: ETNOLAN ALDIZKARIA   Gotzon Perez Artuch Irati irratian

Dylan Inglis Iratiko oihanari buruzko ikerketa egitera hurbilduko da

Albiste bitxia ekarri digu Idoia Zabaltzak Irati irratira. Egun gutxi barru Inglaterran sortutako euskaldun berri bat hurbilduko da inguruotara. Dylan Inglis, Inglaterran euskara ikasi eta Euskal Herria, gure hizkuntza eta euskalkiak ondo menperatzen dituen ingelesa da. Aurki, Iratiko basoaren inguruko ikerketa bat abiatuko du, eta jendea elkarrizketatzen arituko da herriz herri. Hizkuntza, lana, lurraldea eta […]