Prudencio Hualderen pertsona aztertuko dute Bidankozarteko lagunak hitzaldi baten bitartez

Bihar agorrilaren 19an izanen da arratsaldeko 18:00etan Bidankozeko Aiza Bilguan(udaletxea) Bidankozarteko lagunek Prudencio Hualderen inguruko hitzaldia. Mariano Mendigacharekin batera Prudencio bertako euskararen gordailu izandakoa dugu eta haren bizipen eta testuak ekarriko dituzte gogora. Hori aprobetxatuta Bidankozarteko Gotzon Perez Artuch lagunarekin solastu gara gaurkoan.   Gotzon Perez Artuch Irati Irratian:  

Etnolan aldizkari digitala jaio da, etnografiaren inguruko aldizkaria

Hainbat ikertzaile profesional eta afizionatuen elkarlanetik sortutako etnografiaren inguruko aldizkari berria dugu gure pantailetan eskuragarri. Ikertzaile horien artean Bidankozarteko Gotzon Perez Artuch dugu eta berarekin batera joan gara Etnolan aldizkaria ezagutzera. Aldizkaria helbide honetan duzue eskuragarri: ETNOLAN ALDIZKARIA   Gotzon Perez Artuch Irati irratian