Iruñerriko seikote honek kontzertua eskainiko du larunbata honetan Artziko Jauregian. Talde gaztea dugu bai kideen adinagatik baita elkarrekin aritzen direnetik ere. 2021. urtean kaleratu zuten lehen aurrerapen kanta eta bideoklipa, Ur eta Argi eta ezkeroztik aritu dira plaza desberdinak bisitatzen. Popa oinarri baina beste musika estilo oso ezberdinen ikutuak dituzten kantuak ekoitzi zituzten bere lehen lana izandako “Nora goazen jakin gabe” diskorako. Musikaz eta musikarekin elkarrekin gozatzeko hautua egin duten taldea direla esan digu gaurkoan taldeko abeslaria den Maria Mateok gurekin izandako elkarrizketan. Berak animatu egin gaitu larunbata honetan Artziko kontzertura gerturatzeko.
Maria Mateo Irati Irratian

Lilo-Euriaren Kolorea