Atzo Plazara aretoan deituak ginen Mikel Zabalzaren erailketaren 40. urteurrenaren karietara antolatutako dinamika ezagutzeko. Dinamika hauxe Aezkoa eta Orbaizetako Mikel Zabalza Gogoan herri plataformak, Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Egiari Zor Fundazioak eta DBuseko langileak elkarlanean antolatu egin dute. Ekimenaren ardatza autobusa bat izanen da zeina Orbaizeta, Iruñea, Bortziriak eta Donostia batuko dituen azaroaren 26tik abenduaren 14ra bitarte izanen da. Geldialdi desberdinetan zenbait ekimen izanen dira egia eta justiziaren eskean, erreparazioaren bidean jada urratsak eman baitira. Dinamikari amaiera emateko Donostian ekitaldi nazionala antolatu eginen da. Etenik ez duen haria irudikatu nahi izan da dinamika honekin, oroimenarena, transmisioarena, horrek eman baitio bide Mikel Zabalzaren kasua bizirik mantentzeko hauspoa.
Dinamikaren berri eman digu gaurkoan Aezkoako Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko Ainhoa Buenok.
Informazio gehiago : Mikel Zabalza Gogoan webgunea
Ainhoa Bueno Irati Irratian

Ahotsa Info-ko lagunek agerraldiaren inguruan eginiko bideoa:

