Mikel Zabalzaren oroimena gogoan beste behin ere

Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea eduki ezean Mikel Zabalzaren kasuan lanean jarraituko dute Mikel Zabalza Gogoan Herri ekimeneko lagunak. Iaz pandemiak eraginda modu berezian egin zuten, aurten aldiz ohiko ekimena eginen dute abenduaren 3am Orbaitzetako Olan. Halere ez da ekimen bakarra izanen, abenduaren 2an Non Dago Mikel dokumentala ipiniko da Auritzeko kultur etxean […]

#O13EgiaArgira Mikel Zabalza Gogoan ekimenarekin solasean

#O13EgiaArgira traola hartu dute bere gain ekimenekoek euren salaketa kontuak aurrera eramateko. Salaketa horrek bi zutabe ditu, Portu-Sarasola eta Mikel Zabalza kasuen inguruko erakusketa eta leiho zein balkoietan poltsa beltzak eskegi eta partekatzeko dinamika. Guzti honetaz elekatzeko Lohizune Amatria eduki dugu gurean. Berak maisuki azaldu dizkigu bi kasuen nondik norakoak eta dinamikaren oinarriak. Lohizune (Mikel […]