Adikzioen inguruko aholkularitza jarriko du martxan Antox elkarteak

Jada denbora bat darama Auñamendiko I Adikzioen tokiko plana indarrean. Horrek hainbat ekimen jarri ditu martxan eta oraingoan ekimen berri batekin dator, adikzioen inguruko aholkularitzak. Erroibarko udalak eta Aurizberriko kontzejuaren bultzadak eman dio ekinbide honi gorputza, zeina Antox elkarteak garatzeko ardura hartuko duen. Bakarkako lanketak eginen dira profesionalen bidelaguntzarekin eta betiere anonimotasun hori bermatuz. Gaur honen inguruan aritu gara Antox elkarteko kidea den Blanca Martinez psikologarekin. Berak azaldu dizkigu aholkularitza hauen nondik norakoak.

Informazio gehiago : Antox elkartearen webgunea
edo 602 215 222 edo pause@antox.es

 Aholkularitzen hitzorduak:
Irailak 29 eta Urriak 13, 11:00-13:00 Aribeko kontsultategian / 15:00 -17:00 Erroko mediku kontsultan
Urriak 6 eta Urriak 20, 11:00-13:00 Auritzeko Osasun etxean / 15:00-17:00 Luzaideko mediku kontsultan
Urriak 2,9,16 eta 23 13:00-15:00 Iruñean Antox elkarteko egoitzan

Blanca Martinez Irati Irratian

Iruzkindu