Elefante baten haurdunaldia balitz bezala kostatu zaio bere azken haiku liburua ontzea Josu Jimenez Maiari. Hala zioen berak luzatutako mezuan baina patxada horrek inguruan ditugun eskenatoki desberdinetan gauza zenbaiti modu laburrez hitzak harri dizkio. Natura ardatz eta begirada zorrotz batez idatzi ditu Haikuak Josuk. Idatzita ez ezik, Maite Ramos Fernandezek txinatar tintaz eginiko zenbait haikuen errepresentazioak dakarzki liburuak eta horrek borobildu egiten ditu.
Datorren urriaren 7an Karrikirin izanen da aurkezpena eta aprobetxatu dugu Josu Jimenez Maiarekin tarte bat hartu eta Errautsetan Idatzitako Haikuak liburuaren inguruan solasteko.
Josu Jimenez Maia Irati Irratian