Abiatuko da ikasturtea Zaraitzu eta Erronkariko irakurle taldeetan

Mintzakuadrillatik heldu berri izan dugu gaur gurean Josu Jimenez Maia. Honen dinamizatzaile izan ezezik, idazle eta Zaraitzu ta Erronkariko irakurle taldeen dinamizatzaile ere bada. Ikasturtearekin batera itzuli dira liburuak irakurri eta elkarrekin partekatzera irakurgai horietan sorturikoak.  Lehen hitzordua bihar urriaren 1ean izanen da Ezkarozeko Arrola Errotan, zeinetan Miren Amurizaren “Basa” eleberria landuko duten. Bigarrena, Erronkariko […]

Eliza katolikoaz hausnarazteko sonetoak

Asteon eliza katolikoa eguneroko ogia dugu Aita Sainduaren bisita dela eta. Baina badira erakunde horretan itzalgune zenbait eta horiei so, sortu ditu Josu Jimenez Maia idazleak Zerokotan bildumaren baitako bere Soneto Satanikoak. Elizaren hierarkia, pederastia, inmatrikulazioak,… gai korapilatsuak landu egiten ditu oso modu jantzian. Editatu berri duten olerki bilduma eskutan dugula berarekin egon gara liburuaz […]

Errautsetan idatzitako haikuak liburua aurkeztuko du Josu Jimenezek Karrikirin urriaren 7an

Elefante baten haurdunaldia balitz bezala kostatu zaio bere azken haiku liburua ontzea Josu Jimenez Maiari. Hala zioen berak luzatutako mezuan baina patxada horrek inguruan ditugun eskenatoki desberdinetan gauza zenbaiti modu laburrez hitzak harri dizkio. Natura ardatz eta begirada zorrotz batez idatzi ditu Haikuak Josuk. Idatzita ez ezik, Maite Ramos Fernandezek txinatar tintaz eginiko zenbait haikuen […]