Mikel Belaskok zuzenduko du larunbata honetan arratsaldeko 18:00etan izanen den Artzibarko Etxeen izenen inguruko hitzaldia. Iaz Artzibarko Toponimiaren inguruko hitzalditik eratortzen den hitzaldia dugu hauxe , bertan behin baino gehiagotan atera baitzen etxeen izenen garrantzia. Gainera, Artzibarren, etxeen izenen ondarea gordetzeko sekulako lana egin zuten liburu bat kaleratzeko eta 300 bat etxeren izenak lortu zituzten. Hori dena hartu eta bidaia historiko bat proposatuko digu Mikelek larunbata honetan.
Hitzaldia aprobetxatuz berarekin egoteko aukera probestu dugu eta ratutxo batez izan gara berarekin solasean.
Mikel Belasko Irati Irratian
