Auritzeko Jostaleku, 100 urte 1000 bizipen

Auritz herriko ardatz eta ehundaka pilotarien akuilu izandako Josta-leku frontoiak 100 urte beteko ditu aurten. Hasieran zeru zabalekoa zen, gerora XX. mende erdialdean estali egin zuten. Pala txapelketak, esku pilota, … Auritzeko nortasuna eraikitzen lagundu duen eraikina dugu Josta-leku. Kirola nabarmendu den arren, beste ospakizun zenbaiten gordeleku izan da frontoia. Mendeurrena behar bezala ospatzeko deia luzatu dute Auritzeko udaletik eta ospakizun hauetarako herritarrak hauen prestaketetan murgiltzeko eskatu. Horretarako gaur otsailaren 26an Auritzeko udalean arratsaldeko 19:00tan bilera ireki baterako deialdia zabaldu dute. Honen inguruan Auritzeko alkatea den Unai Irigarai Oses izan dugu.

 

 

Unai Irigarai Oses Irati Irratian

Iruzkindu