Frontoiaren mendeurrena ospatuko dute larunbatean Orbaitzetan

2022. urte honetan 100 urte betetzen dira Orbaitzetako frontoia eraiki zenetik. Mendeurrena ospatzeko larunbatean zenbait ekimen antolatu dituzte Orbaitzetan. Goizean zehar Lohizune Amatriak prestatutako erakusketa bat ipiniko da, mendeurren honek eman duenarekin. Ondoren, frontoia izanik Pilota partiduak ez dira faltako. Honen inguruan, Lohizune Amatriarekin solastu gara gaurkoan.