Nerabezaroan aditua dugu Miren Cia Urrutia mezkiriztarra eta hainbatetan eduki dugu gurean eman dituen edo emanen dituen formakuntzen berri emateko. Oraingoan bere ekinaldiz izandako hartu-eman hau iraunkortu nahi izan dugu eta kolaboratzaile gisa izanen dugu aurrerantzean Irati irratiko uhinetan hamabostean behin. Nerabezaroaren inguruko zalantzak, beldurrak, kezkak,… argitzeko sortutako kolaborazioa izanen da.
Uhinetan ez ezik artatze presentzialak ere izanen dira Erron (Aldoko gela) eta Aurizberrin (lekua zehazteke) eta horren berri eman du gaurkoan gurean.
Nola egin zuen zalantzak, galderak, gaiak plazaratzeko?
Erraza gure sareetatik mezu pribatua bidaliz (Instagram, Facebook, Twitter) edota whatsappez ere bideratu dezakezue. Anonimotasuna bermatuko da beraz alde horretatik lasai egon zaitezkete, nerabeekin izan daitezkeen arazoei aurre egitea da helburua eta.
Noiz izanen da kolaborazioa?
Ba bi astetan behin izanen da asteazkenean eta Miren zuen zalantzak argituko ditu edota elkarrekin adostutako gaiak jorratuko ditugu.
Nori zuzendua dago?
Edonori zuzendua dago baina batez ere nerabeekin kontaktua duen horrendako.
Kontakturako:
Miren Cia Urrutiaren webgunea : Miren Cia
Whatsapp: 670 291 883
Galderak eta zalantzak:
Irati irratiko sare sozialetako mezu pribatuen bitartez
Whatsapp: 667879874
Miren Cia Irati Irratian