Garraldako DBH 3ko ikasleok aste hauetan klasean ikasitakoa kalera ateratzea pentsatu dugu.
Biologian giza gorputza ikasten ari gara: arnas, zirkulazio lokomozio aparatuak. Hauek guztiak hobeto ulertzeko, Eutsi elkartekoekin kirol saio bat antolatu dugu Aurizberrin. Helburua argia zen: zahartze aktiboa eta osasuntsua bultzatzea eta denok batera mugitzea.
Aritz Carballo kirol-saioetako monitorearen laguntzarekin, saio oso bat diseinatu dugu guk geuk:
- Hasieran, beroketa ariketak giharrak esnatzeko.
- Gero, indar eta erresistentzia lantzeko ariketak .
- Amaitzeko, erlaxazio ariketa bat lasai-lasai gelditzeko.
Behin dena prestatuta izan genuenean,maiatza hasieran Garraldatik Aurizberrira txirrindulez joan ginen Eutsi elkartekoekin soinketa saioa egitera.Dena guk gidatu genuen eta oso ondo pasatu genuen nagusiekin batera ariketak egiten. Gainera, klasean ikasitakoa zuzenean ikusi ahal izan dugu: zein gihar erabiltzen ditugun, nola aldatzen diren bihotz-taupadak jardueraren intentsitatearen arabera eta nola kalkulatzen diren hauek eta oxigeno-kontsumoa .
Baina jarduera hau ez dugu soilik probestu horretarako. Beste bi ekintza ere egin ditugu:
- Biologian ikasitakoa praktikan jartzen jarraitu genuen eta Aurizberritik Auritzera joan ginen . Bertan, Antsobin dagoen Xuringoa errekan, uraren laginak hartu genituen: pH-a, nitratoak , uhertasuna, eroankortasuna eta beste parametro fisiko-kimikoak neurtu genituen.
- Eta euria ari zuenez, Auritzeko frontoian perspektiba marrazten aritu ginen, Plastika ikasgaian ikasitakoa praktikan jartzeko.
Labur esanda, eguraldiak lagundu ez zigun arren,egun ederra izan zen . Gogoko tokian,aldaparik ez! Zientzia, osasuna eta artea elkartu genituen eta, garrantzitsuena, gure nagusiekin oso momentu polita pasa genuen.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta laster arte!
Garraldako Ikasleen artikulua Irati Irratian





