Ainarien oroimena bizirik mantentzeko eguna izanen da igandean Izaban

Igandean izanen da Ainarien oroimenezko eguna Izaban. Biziraupen eredu izandako emakumeak ziren ainariak, Anso, Erronkari eta Zaraitzutik iparralderako martxa hartu eta alpargatak egitera joaten ziren Maule ingurura soldata duin bat eskuratzeko. Hasiera batean inurri bezala ezagunak ziren  Maulen, batez ere lanerako zuten prestutasunagatik. Gerora, 1912an Jakako egunkari batean artikulu bat agertu zen zeina ainari bezala berrizendatu zituen emakume hauek, udazkenean etxetik joaten baitziren udaberrian bueltatzeko. Hauen figura ardatz hartuta aurten Kurruskla Elkarteak Ainarien Eguna ospatuko du, 9. edizioa, emakume hauen oroimena bizirik mantentzeko eguna. Hau igande honetan izanen da eta honen aitzakipean Kurruskla Elkarteko Fernando Hualde izan dugu gurean. Igandean ez ezik larunbatean ainari talde bat protagonista duen Luzia Ezkerren Uxina laburmetraia ere eskainiko dute. Egun bereziak zinez Izabatik igarotzeko.

 

Fernando Hualde Irati Irratian

Iruzkindu