Ainarien oroimena bizirik mantentzeko eguna izanen da igandean Izaban

Igandean izanen da Ainarien oroimenezko eguna Izaban. Biziraupen eredu izandako emakumeak ziren ainariak, Anso, Erronkari eta Zaraitzutik iparralderako martxa hartu eta alpargatak egitera joaten ziren Maule ingurura soldata duin bat eskuratzeko. Hasiera batean inurri bezala ezagunak ziren  Maulen, batez ere lanerako zuten prestutasunagatik. Gerora, 1912an Jakako egunkari batean artikulu bat agertu zen zeina ainari bezala […]