Brecha taldea ezagutzen

“La muerte” du izenburu talde honen azken lana. zeina aurresalmentan jarri duten. Kolaborazio potenteak eta aberasgarriak ditu talde honen lanak besteak beste, Anari, Mursego, Tulsa,… eta hau guztiaz solasteko Gorka Beunza izan dugu gaur gurean. Luze eta zabal ikertu dugu azken lan hau bere laguntzarekin. Hurrengo kontzertua apirilaren 25ean Zentral kafe antzokian eguerdiko 13:15etan Diskoa […]

Aroztegia, bertako herritarren babesik ez duen proiektua

Urte luzez dabil bueltaka Aroztegia proiektua. Baztanen jauregiaren baitan egin beharreko hotelarekin hasi baina orain hirigintza basatidun proiektua bilakatu da. 2015ean Baztanen erreferenduma egin zuten ea holako proiektu bat nahi ote zuten eta galdeketa horretan 10etik 9k ezezko borobila eman zioten, hala ere Nafar Gobernuak herritarren nahiari muzin egin eta proiektua inposatu egin zuen. Hau […]

Egun On, Auñamendi! Brecha taldea, Aroztegia gelditu eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa talde baten lan berri batekin hasi gara, Brecha taldearena alegia eta lan honetaz solasten izan gara Gorka Beunzarekin. Ondoren, Baztan aldera jo dugu Aroztegia proiektuaren baitako nondik norakoak eta honen kontrako aldarrikapenak ezagutzera Aintzane Ariztegiren laguntzaz. Bukatzeko, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Apirilaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Kulturari eta aldarrikapenei tokia egiteko borroka

Gaur Frantzian izan gara Paun zehazki gure laguna den Charlotterekin. Berarekin batera ESPO eta Collectif Culture Evenementiel ezagutu ditugu. Berez, okupatutako kultur guneak dira zeinetan bizilagunen behar eta aldarrikapenei bide ematen zaion, honi gehituta pandemia garaian hain zigortuta dagoen kulturari eskaintzen dioten alternatiba jorratuz. Youtube kanala ere badute: ESPO eta Collectif ESPO Facebooken: Klikatu hemen […]

Egun On, Auñamendi! Frantziako kultur arloko borroka eta amiantoaren inguruko funtsa Naiz irratian

Gaurkoa Pau aldean hasi dugu ESPO edo Collectif Culture Evenementielen borroka ezagutzen Charlotte lagunaren eskutik. Covidari aurre egiteko neurrien aurrean kulturari eta hainbat aldarrikapenei tokia eta alternatiba sortzeko landutako kolektibo hauek ezagutu ditugu. Ondoren, Naiz irratikoek Asviamieko Jesus Uzkuduneri eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Kongresuak aste honetan onartu baitu amiantoaren biktimei ordaina emateko funtsa eratzea. Izenburua: […]

Etorkizuna bermatu nahi badugu makro-ikuluek ez dute tokirik eduki behar

Hori ondoriozta genezake Esther Monterorekin izan dugun solasaldiaz. Errekurtso guztien bai ekonomiko eta baita naturarenak ere xahuketa ekarriko duten proiektuak izanik. Horretarako mobilizazioa deitu dute larunbat honetan Nafarroako Elikadura Burujabetzaren aldeko plataformak. Ikusi ahal izan dugunez ukuilu familiarren edota ukuilu txikien desagerpena litzateke horrelako proiektuen gauzatzea. Esther Montero Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Makro-ukuiluen kontrako mobilizazioa eta Karrape irratia

Gaurkoa Makro-ukuiluen inguruan hasi gara solasten Esther Monterorekin, larunbat honetan mobilizazioa antolatu baita Iruñean horrelako proiektuei ezetz esateko.. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Apirilaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Agroekologia Hala Bedin eta Covid gakoak

Saio honetan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Hala Bedin izandako Aner Mimenzaren agroekologiaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu AstraZeneca txertoaren inguruan solasten. Izenburua: Apirilaren 13ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Xorroxin eta Euskalerria irratietara bisita eta Akordio Berdea Hala Bedin

Gaurkoa  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Gero, Euskalerria irratira egin dugu salto Haritz Paskualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Bukatzeko, Hala Bedi irratitik hartu dugu Alfons Perezeri eginiko elkarrizketa Europar Batasunak erdietsitako Akordioen Berdeen ingurukoa. Izenburua: Apirilaren 12ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko