Egun On, Auñamendi! Elikadura subirautza, emakumeen parte-hartzea eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetan biharko Pirinioko Emakumeen topaketak ardatz hartu eta bertan izanen diren bi hizlari/dinamizatzaile izan ditugu. Lehena, Gotzone Sestorain nekazaria zeina biharkoan elikadura burujabetzaz hitz egiten egonen den. Bigarrena aldiz, Mauge Cañada izan dugu solasean, parte-hartzeaz eta emakumearen garrantziaz. Bukatzeko Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Ekainaren 11ko saioa […]

Parte-hartzea eta elikadura subirautza landuko dituzte Pirinioko Emakumeen topaketetan.

Pirimakume sareak antolatu ditu larunbat honetarako Pirinioko Emakume topaketak. Hauen baitan Elikadura subirautza eta parte-hartzea izanen dituzte hizpide. Bi gai hauek landuko dituzten emakumeak izan ditugu gaur gurean, Gotzone Sestorain nekazaria eta Mauge Cañada dinamizatzailea. Amesten dugun Pirinioa irudikatzen jarraituko dute!   Gotzone Sestorain Irati irratian Mauge Cañada Irati irratian

Badatoz Pirimakumek antolatutako Pirinioko emakumeen topaketak

Iazkoan ezin ziren aurrera eraman baina aurten bai. Berriz ere elkartuko dira Nafar Pirinioetako bailara desberdinetatik etorritako emakumeak Auritzen. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta etorkizuneko Pirinioa irudikatzen eta elikatzen jarraitzeko hautua berretsi eginen dute. Honen inguruan solasteko Pirimakume emakumeen sareko Cristina Saura lagunarekin izan gara gaurkoan. Cristina Saura Irati irratian

Etorkizuna bermatu nahi badugu makro-ikuluek ez dute tokirik eduki behar

Hori ondoriozta genezake Esther Monterorekin izan dugun solasaldiaz. Errekurtso guztien bai ekonomiko eta baita naturarenak ere xahuketa ekarriko duten proiektuak izanik. Horretarako mobilizazioa deitu dute larunbat honetan Nafarroako Elikadura Burujabetzaren aldeko plataformak. Ikusi ahal izan dugunez ukuilu familiarren edota ukuilu txikien desagerpena litzateke horrelako proiektuen gauzatzea. Esther Montero Irati irratian

Elikadura subirautza bidean jakiak ehuntzen

Elikadura burujabetzaren bidean jarri dira zenbait lagun lanean. Horietariko bat Jone Alastuey dugu Erronkaribarreko lehendakaria eta gaurkoan Jakiak Ehuntzen egitasmoa aurkeztu diguna. Tokiko produktu eta lanketa burutzeko egitasmoa dugu gaur ezagutu duguna. Bertan, Pirinioko mahaiaz aparte, Espartzako udala, Gu Pirinioa eta Burgiko udala ditugu, Nafar Gobernuaren finantziazioarekin. Honi hasiera emateko bi jardunaldi antolatu dituzte. Jone […]

Egun On, Auñamendi! Jakiak Ehuntzen, Aralar irratia eta Elhuyar fundazioko Covid gakoak

Gaurko saioa Jakiak Ehuntzen egitasmoa ezagutzen hasi gara Jone Alastueyren laguntzaz. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19rako aerosolen inguruko ekarpena jarri dugu. Izenburua: Azaroaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko