Egun On, Auñamendi! Makroukuiluak eta Arbonako okupazioa Naiz irratian

Gaurkoa makroukuiluean afera zela eta Esther Monterori eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, larunbatean honen inguruko mahai-ingurua eginen baita. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Dominique Ameztoy Lurzaindiako kideari Arbonako lurren okupazioaren karietara eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Abuztuaren 16ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Etorkizuna bermatu nahi badugu makro-ikuluek ez dute tokirik eduki behar

Hori ondoriozta genezake Esther Monterorekin izan dugun solasaldiaz. Errekurtso guztien bai ekonomiko eta baita naturarenak ere xahuketa ekarriko duten proiektuak izanik. Horretarako mobilizazioa deitu dute larunbat honetan Nafarroako Elikadura Burujabetzaren aldeko plataformak. Ikusi ahal izan dugunez ukuilu familiarren edota ukuilu txikien desagerpena litzateke horrelako proiektuen gauzatzea. Esther Montero Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Makro-ukuiluen kontrako mobilizazioa eta Karrape irratia

Gaurkoa Makro-ukuiluen inguruan hasi gara solasten Esther Monterorekin, larunbat honetan mobilizazioa antolatu baita Iruñean horrelako proiektuei ezetz esateko.. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Apirilaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Sustraiak bota tailerrak eta Elhuyar fundazioko Covid gakoak

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren, Sustraiak bota tailerren inguruan aritu gara Arreako Esther Monterorekin, zeinekin agroekologiaz, elikadura subirautzaz eta ekofeminismoaz aritu garen. Bukatzeko,  Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz erruduntasunaz aritu zaizkigu. Izenburua: Abenduaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Sustraiak botako dituzte elikadura subirautza eta agroekologia hazi dezan zonaldean

Asteburuan hiru tailer antolatu ditu Mugarik Gabek Pirinioetako emakume elkarte ezberdinek lagunduta. Agroekologia, Elikadura subirautza eta Ekofeminismoa ardatz izanen dute tailer hauek. Arrea elkarteak zuzenduko ditu hausnarketa saio hauek eta honetaz solasteko Esther Monterorekin izan gara. Deialdiak:Aribe Abenduak 18, 18:00 Aezkoako EtxeanOtsagabia Abenduak 19, 11:00 ZatalarrañasBurgi Abenduak 19. 18:00 Udaletxean Esther Montero Irati irratian