Musika elektronikoa, Manexen eskutik
Izenburua: Otsailaren 23ko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaistek
Izenburua: Otsailaren 23ko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaistek
Gaurko saioan, aspaldiko partez gure artean edukitzen ez genuen, Karlos Buenorekin izan gara Lehoskotik atalarekin. Saio honetan Kataluniako epaiketaz, Venezuelaz eta Saharaz aritu gara. Ondoren bi lagun eduki ditugu gogoan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Igande honetan Mendiben izango da hazien inguruan eginiko GarHazi eguna ekimena. Honen inguruan hitz egiteko Irabiako laguna den Gorka Torrerekin izan gara. Ospakizun honen zergati eta helburuak azaldu dizkigu Gorkak. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Gaur, Lehoskotik atalarekin hasi gara Karlos Buenoren laguntzarekin. Ondoren Gorka Torre Irabiako laguna izan dugu GarHazi egunaz mintzo. Bukatzeko Irulegi irratiko berriak izan ditugu . Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 22ko saioa Iraupena: 2:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Gaurkoan berriz ere izan dugu Xanti Begiristain Madotz en berri. Gaur Manex mutikoaren 28. istorioa ekarri digu, Manex eta kurriloa izenburu duena. Egiari zor, gaurko kontakizunaren amaiera ustekabean harrapatu gaitu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Larunbat honetan izanen dira Auritzeko Igautreak. Honen inguruan Unai Irigarairekin izan gara igautreen inguruko errepaso bat ematen. Eguraldi bikaina izanen da larunbatean beraz aitzakirik ez da mozorrotu eta Auritzera gerturatzeko. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Larunbat honetan 17:30tan Iruñeko Udal plazatik irtengo da Askatasunaren aldeko martxa. Horretaz hitz egiteko Marta Molinero izan dugu, ekinbide horretako bozeramailea. Berarekin luze eta zabal solastu gara martxa honen zergati eta testuinguruaz. Gure eskubideak defendatze bidean ezin garela defentsiban geratu ondorioztatu dugu. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Gaurko saioa, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manex bihurriaren 28. atala izan dugu, Manex eta kurriloa izenburua duena. Ondoren Iruñea aldera jo dugu, Marta Molinero lagunarekin Askatasun Martxaren inguruan solastera. Bukatzeko beste motatako martxaz aritu gara Unai Irigarairekin , zehazki Auritzeko Igautreen inguruan. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]
Larunbat honetan goizeko 12tan Auritzeko kultur etxean aurkeztuko dira ibilbide hauek. Horretaz elekatzeko Carlos Zuzarekin izan gara. Ibilbideen ezaugarriak errepasatu ditugu eta baita estreinatuko den dokumentalaz hitz egin dugu. Ruta ezberdinen bideoak: https://youtu.be/WFqkGLbn5WI https://youtu.be/3qiT3MDVzXU https://youtu.be/_Jm1At_8j2k Dokumentalaren trailerra: https://youtu.be/9gq6PXuC3sU Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Gaurko saioa Auritz bisitatzen hasi dugu. Bertan Carlos Zuzarekin elkartu gara, Bunkerretako ibilbidearen inguruan solasteko. Ondoren Elhuyar Fundazioko Quark saioa izan dugu,pertsona ezinduen pentsamendua irakurtzen duen sistema aztertzen. Jarraian , Unai Zabaleta bisitatzera joan gara bertako kronika jasotzera. Bukatzeko Alberto Jolisen elkarrizketa berreskuratu dugu larunbat honetan hitzaldia emango baitu Aezkoako Etxean Sahararen egoeraren inguruan.Eta nola […]