Donejakue bideko Lepoederreko igarobidea itxi dute
Bihartik aurrera, 2017ko martxoaren 31ra arte, ezarriko da neurria. Helburua Lepoederren gertzen diren erreskateak ekiditea da Donejakue bidearen Nafarroako lehenengo etapak bi seihesbide ditu: mendebaldeakoa (Donibane Garazi-Luzaide-Ibañeta-Orreaga) eta ekialdekoa (Donibane Garazi-Huntto-Orisson-Lepoeder-Orreaga). 1.200 metroko desnibela du azken honek, eta erromesek prestaketa fisiko egokia eduki behar dute desnibela gainditzeko. Neguko ezaugarri klimatologikoek, gainera, gehiago zailtzen dute etapa. […]