Egun on, Auñamendi!

Mikel Zabalzaren sendia Nafarroako Parlamentuan izan da ostiralean Foro Sozialak antolatutako Hitzorduak jardunaldian. Lourdes Zabalzaren hitzak entzun ditugu. ‘Euskal Herriko Emakumeen Historia I’ liburua kaleratu berri dute Rosa eta Ana Iziz idazleek. Ana Izizekin izan gara honen inguruan solasean. Zientziari tartea egin diogu, eta Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

2017an zabalduko dute etxeko ospitalizazioa eskualdera

Nafarroako Ospitaleguneak iragan urritik Etxeko Ospitalizazio zerbitzua ematen du Tafallako eremuan, eta datozen asteotan, Azkoien, Zarrakaztelu, Erriberri eta Artaxoara zabalduko da; horrenbestez, Osasuneko eremu horietan bizi diren 40.000 biztanlek zerbitzu hori izango dute. Fernando Dominguezek iragarri du, gainera, 2017an etxeko ospitalizazioak dauden plaza-kopurua bikoiztuko duela ia (90, guztira), eta 4 talde berri sortuko direla (4 […]

54 urteko erromes bat hil da Luzaidetik Orreagarako Donejakue bidean

26 urteko beste erromes batekin batera bilatu zuren ostiral gauean, eta larunbatean aurkitu zuten Donejakue bideko Luzaide eta Orreaga arteko zatian hil zen 54 urteko Salamancako gizona. Ostiral gauetik ari ziren bere eta 26 urteko beste erromes baten bila. Azken hau, hipotermia zantzuekin aurkitu zuten, eta ospitalera eraman zuten anbulantzian. Ostiral arraltsaldean jaso zuten SOS […]

Egun on, Auñamendi!

Maria Moliner saria irabazi du Aurizberriko liburutegiak. Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara sariaren eta ‘Piensa globalmente, actúa localmente’ proiektuaren inguruan hitz egiten. Andres Bidartek siloraketa gaia ekarri digu gaurkoan. Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Nafarroan elkarbizitza eraikitzen jardunaldian parte hartu du Mikel Zabalzaren sendiak

Bakeaz, elkarbizitzaz, memoriaz solas egin zuen ostiral arratsaldean Mikel Zabalzaren arreba Lourdes Zabalzak Nafarroako Parlamentuan, Foro Sozialak antolatutako hitzorduan. Osoko bilkurako ganberan, biktima ugari elkartu zituzten. Carlos Perez Conde kazetariak gidatuta Iñaki Garcia Arrizabalagarekin batera aritu zen Zabalza. Haren aita Juan Manuel Garcia Cordero, 1980an, Komando Autonomo Antikapitalistek bahitu zuten, eta bi tiro emanda hil. […]

Egun on, Auñamendi!

TTIP eta CETA itunen aurkako protesta eginen da larunbatean Iruñean. Akordioen berri izan dugu Iosu Osta ATTACeko kidearekin. Maria Ortega Marcos abokatuarekin, berriz, sexu bortizkerien inguruan aritu gara. Bihar hitzaldia eskainiko du Agoitzen. Angel Mari Loperenaren bisita jaso dugu gaur. Turismoaren inguruan, zubian Iratin bizi izandakoa kontatu digu. Xanti Begiristaini bisita egin diogu ondoren. Eta, […]

Lapurreta, egoitzaren bortxaketa eta estupefazienteak landatzea egotzita hiru pertsona atxilotu dituzte Auritzen

Urriaren 29an atxilotu zituen Guardia Zibilak, dei bat jaso ondoren. Auritzekoak dira atxilotutako hiruak; bat adinez txikia, beste biak 18 urtekoak Emakume baten deia jaso ondoren, Auritzeko etxebizitzan sartu zen Guardia Zibila asteartean. Lurrean arropa aurkitu zuten eta armairu guztiak zabalik. Lehenengo solairuko lehio bat apurturik zegola ere ikusi zuten. Armairuetan marihuana eta landarea landatzeko […]

Irakurketa sustatzeko Maria Moliner saria irabazi du Aurizberriko liburutegiko proiektuak

“Piensa globalmente, actúa localmente. Itinerarios de dinamización cultural en el Pirineo” proiektua prestatzen eta disenatzen denbora asko igaro du Aurizberriko Liburutegi Publikoko Mari Mar Agosek. Eta jarritako ilusioak eta lanak saria izan dute. Onena, gainera. Irakurketa sustatzeko proiekturik onenarena aukeratu dute eta María Moliner saria eskaini diote. Agosek ezin zuen sinetsi: 50.000 biztanle baino gutxiago […]

Egun on, Auñamendi!

Irulegi irratiko berriak jaso ditugu gaurkoan lehenik. Atzo saiorik izan ez genuenez, gaur jaso ditugu Elhuyar Fundazioaren zientzia kontuak. Karrape irratira joan gara jarraian. Elkarrizketekin amaitzeko, Lourdes Diezekin doluaren prozesua eta kudeaketa izan ditugu mintzagai. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren 2ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]