Iritzi-miritzi, Pirinioetan ze bizi? Pirinioetako herri irratia kapitalismoaren ring-ean

Bere kolaborazioarekin jarraitu du gaurkoan Ainhoa Elizaldek. Halere, gaurkotasuna duen testu bat ekarri digu, Irati irratiak eta Erronkariko ibaxak Erronkarin irrati seinalea ezartzeko izandako oztopoak salatu ditu eta erantzuleak seinalatu dizkigularik. Dena bilduta uzti du Enpresabidea agerkari digitalean Pirinioetako herri irratia kapitalismoaren ring-ean izenburua duen iritzi artikuluan. Artikulua irakurri nahi baduzue klikatu Enpresabidea.eus     […]

Egunon Auñamendi! Irulegi irratiko albisteak, Hazparneko Zinegin film euskaldunen festibala eta Euskaraldia

Albisteak eta aroaren gorabeherak jaso ondoren, Irulegi irratiko kronika aditu dugu gurean. Musikarekin, Hazparnerako bidea hartu dugu Behe Nafarroatik. Zinegin festibaleko Matiu Bordato izan da Irati irratian. Hazparneko Ttattola gaztetxeaz ere mintzatu gara, tartean. Itzuleran, Auñamendi pilota elkarteko Aitor Zazpek asteburuko partidak aipatu dizkigu eta Idoia Zabalzarekin 2020ko azaro eta abenduan burutuko den Euskaraldia hartu […]

Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz Koldo Izagirre idazlearekin

Bertsoaren harria liburuan Euskal Herrian, plaza ezberdinetan dauden bertsolarien 21 eskultura aurkezten dizkigu Koldo Izagirrek. Aurreko astean hitzaldia eskaini zuen Iruñean, Bertso aroan. Aldamenean izan zituen Aimar Karrika eta Maddalen Arzallus bertsolariak. Irati irratian Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz aritu da idazlea. Koldo Izagirre Irati irratian

Egunon Auñamendi! Hauteskunde osteko emaitzak, balorazioak eta elkarrizketak

Azaroaren 10eko hauteskundeak aztertu ditugu, herriz herri, Pirinio osoan. Auritzen Unai Irigarairen iritzia jaso dugu, eta Joseba Martinezek ere igorri digu Erroibarreko balorazioa. Euskalerria irratiko Lohitzune Amatriak aukera eman digu Nafarroako emaitzak aztertzeko eta bigarren orduan PSNko Ainhoa Unzu erronkariarrarekin mintzatu gara. EH Bilduk Madrilen izango duen ordezkaria, Bel Pozueta ere Irati irratian mintzatu da, […]

Egunon Auñamendi! Emakumeen ahotsa: Abaurregainako Hilarriak, Aurizberriko liburutegia, Pirinioetako ponentzia Bakartxo Ruizekin eta euskara kontuak aztergai

Emakumeen ahotsa bilakatu da gaur Irati irratia. Abaurregainako Hilarrien museoak ingurugiro saria jasoko du datorren urriaren 29an Madrilen, eta museoari buruz mintzatu zaigu Naiara. Aurizberriko liburuzainak ere kontu ugari ditu kontatzeko, tartean herriaren sorreraren 750 urteurrenaren karietara antolatutako ekitaldiak. Pirinioetako ponentzia Nafarroako parlamentuanBakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria ere Irati irratian izan da, eta Pirinioetako ponentziaren […]