Auzperrin, musika eta herri giroa

Gaur Auzperrira jo dugu eta bertatik Urko Rellan aritu zaigu, Auzperriko jaien antolakuntzan murgilduta daukagun laguna. Urkorekin errepasatu dugu zer topatuko dugun Auzperriko jaietan. Berak aitortu digu ere herritar guztiak elkarrekin jaietaz gozatzen ikustea dela gehien gustatzen zaiona. Nola ez jaiak izanik ez dira faltako ez jana eta ezta musika ere, batez ere Auzperrin. Kartelak: […]

Natura paperean isladatzen

Gaurko saioan Laura Dufur eduki dugu, bere ahizpa Elenak datorren ostegunetik iraila bukaera arte erakusketa paratuko bait du Sorogaingo aterpetxean. Laurakin errepasatu dugu nolakoa izan den Elenaren ibilbidea eta zergatik hartu zuen akuarelen hautua. Bukatzeko gomendatu digu gerturatzea erakusketa zinez zoragarria bait da. Kartelak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Erro, Rock-a eta festa

Atzo Urepelen izan baginen, gaur Errora jo dugu eta bertatik Fernando Ziganda aritu zaigu, Erroko bizilaguna bera. Fernandok azaldu digu zer edukiko dugu gaurtik aurrera Erroko jaietan. Hainbat lehiaketa antolatu dituzten arren giro bikaina izaten da nagusi. Berak ere adierazi digunez, berarentzat asteleheneko bazkalondoa izanen litzateke momentu bereziena sortzen den giroagatik. Kartelak: Klikatu hemen elkarrizketa […]

Heldu da diru-laguntza

Gaurkoan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu.Komentatu digu Nafar Gobernuak emandako dirua heldu dela, beraz orain liburutegiko materiala erosteko laguntza eskatu digu, norbaitek eskakizun zehatz bat eduki ezean berari jakinarazteko eskatu digu. Baita ere datorren astean ostegun eta ostiralean liburutegia itxita egongo dela abisatu digu, Auzperriko jaiak bait dira. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Urepelen bestaz blai

Gaurko saioan Claude Martinez izan dugu, Urepeleko Besta batzordeko kidea, ortziral honetan hasten bait dira bertako bestak. Claudekin solasean aitortu digu egunik edo momenturik potenteena astearteko zikiroa dela, non herritar aunitzek egiten duten topo. Iparralde vs Hegoalde pilota desafioaz ere aritu gara pixkatean eta berak aipatu bezala, plazan leku on bat lortu nahi izatekotan garaiz […]

Auritz, ondare eta merkatu artean

Gaur, saioan Luis De Potestad Txiki izan dugu, Auritzeko alkatea bera, azkenaldian hainbat kontuengatik bolo-bolo dabilen herria bait da. Berarekin ondareaz aritu gara egun hauetan Iturissa bezalako hondarrak azaleratu bait dituzte, baita atondu ere P linean egokitzen diren hainbat bunker ere. Bestetik ere eskulangintza feriaz mintzo gara eta jende nahikoa hurbildu zela aitortu digu. Klikatu […]

Beñat Galtxetaburu, jauzi gizona

Gaurko saioan Patxi Laborda izan dugu datorren larunbatean Beñat Galtxetabururi egingo zaion omenaldiaz hizketan. Patxik ederki asko azaldu digu dantza eta musika bizitzen zuen plaza gizona zela Beñat eta honezkero bai musikak eta baita dantzek ere inportantzia nabarmena edukiko dute bere omenaldian. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Orreaga, baskoien presentziaren lehen zantzua

Gaurko saioan Aitor Pescador historialariarekin aritu gara. Bera Aranzadi Zientzia elkarteko partaidea dugu eta bihar pregoia irakurtzea egokitu zaiona. Aitorrek ederki asko kokatu digu nolatan eta zein egoeratan eman zen Orreagako bataila eta zein garrantzia izan zuen gure herriko historian. Aitortu digu ere ohore handia dela Orreaga eta Ibañetan pregoilaria izatea sekulako ohorea dela berarentzat. […]