Mugen apurketa ospatzeko jaia

Halakoxea da larunbat honetan izanen den ospakizuna Soroginen. Gaurko saioan Aitor Zazpe Mugak Apurtu asanbladako kidea eduki dugu Sorogaingo jaien inguruan hitzegiten. Mugako bi alderdietako gazteak aritu dira buru-belarri lanean jai hauek aurrera ateratzeko. Ekimen bereziena Aitorrentzat Pilota-Soro erakustaldia izanen dela esan digu ,espreski berreskuratu duten kirola delako. Programa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Badatoz San Miguelak Agoitzera

Hala da asteburu honetan ditugu ospakizunak. Gaurko saioan Carlos Villanueva Txakoli Agoitzeko Kultur zinegotzia izan dugu jaietaz hitzegiten. Azaldu digu zer topatuko dugun bertan eta nola ez sekulako giroa egonen dela ziurtatu ere. Ahaztu zaio baina gero aipatu dugu Agramondarren eta Beaumondarren arteko ituna antzeztuko dela dantzen bitartez larunbatean 13:00etan. Baita ere komentatu digu hainbat […]

Informatika ikastaroak

Gaurko saioan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu.Komentatu digu abian jarri duela iada izen ematea helduek ordenagailuak erabiltzen ikas dezaten. Baita ere aipatu digu pertsona batek pelikula ugari eman dituela liburutegiarendako eta nola ez liburuen erosketa martxa onean dabilela Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Pirateei buruzko istorioa

Gaurkoan Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan piraten fenomenoari erreparatu diogu kontakizunean. Ederki asko azaldu digu nolakoak ziren Piratak eta zer nolako lana burutzen zuten gobernuen agindupean. Gehiago jakin nahi baduzu entzun besterik ez duzu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Erronka berriak pirinio bizi baten alde

Helburu horrekin deitu zuten gaurko asanlada Pirinioan Lan eta Biziko kideak. Hoietako batekin izan gara, Leire Remirorekin eta berak ederki asko azaldu digu zertara datorren asanblada ireki hau. Aurreko kurtsoko balantzea egin eta datorrenari helburu batzuk markatzea da gaurko helburua. Deialdia gaur arratsaldeko 19:30tan Garraldako Etxabarrengoan Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Gure Esku Dago berpizten

Helburu horrekin hasi dira antolatzen lantaldea Gure Esku Dago dinamikako kideak. Hoien artean gure gonbidatua dago Edurne Errea eta aitortu digunez duela 3 urteko Giza-kateak lortutako atxikimendua berreskuratze bidean lantaldea indartzen dabiltza. Lanean hasteko irrikaz daude Kataluniako egoerak lagunduta eta baita tokiko egoerak bultzatuta. Norbait interesa izatekotan Gure Esku Dagoko Pirinioko lantaldean aritu bidali dezala […]

Alaia Martin nagusi, Aimar Karrika bigarren Baigorrin

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen final laurdena jokatu zen larunbatean Baigorrin. Irunen jokatuko den finalaurrekoan abestuko du Alaia Martinek, larunbatean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen final laurdenean, 712 puntu eskuratu eta gero. 600 lagun baino gehiago bildu ziren Baigorriko ezker paretan Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen saioa jarraitzeko.Larunbatean aritutako seikotea Mikel Artola, Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea, Alaia Martin, […]

Kataluniar erreferenduma eta medioak

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan gainera sintonia estreinatu dugu ” Argi ibili eta burua erabili” dioena eta helburu horrekin etorri zaigu.Gaurkoan berriro Kataluniako egoerari so egon gara eta hango egoerak sortarazi dituen erantzunak hizpide balorazioa egin dugu, bai Katalunian egondako hainbat erantzu baita Euskal Herrian egondako beste zenbait erantzun ere. Klikatu hemen elkarrizketa […]

Kooperazio jardunaldiak hegaztiak eta natura hizpide

Helburu horrekin antolatu dituzte asteburu honetako jardunaldiak Auritzen. Gaurko saioan Eladio Llorente NIK-eko kidea izan dugu jardunaldietaz hitzegiten. Bertan hegazti migratzaile zein odonatoak ikuskatuko ditugu. Baita ere aroatze prozesuak ikusi ahalko ditugu momentuan. Jardunaldi oso interesgarriak hegaztiak eta natura maite duen ororentzat Eladioren hustetan. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]