Pasa dezagun negua modu osasungarri batean

Saio honetan,Eguberrietako otordu oparoak alde batera utzi nahi izan ditugu Jose Ignacio Ubauren kolaborazioarekin. Berak hainbat aholku eman dizkigu gure helburua lortzeko. Ez hori bakarrik, katarro zein gripe epe honi aurre egitean, medikamentuak hartzen baditugu hainbat gomendio eman dizkigu, batez ere gidatzeari dagokionez. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Coworking-a sustatzen

Holakoa da gure hurrengo gonbidatuaren helburua.Kati Leatze Karekin kulturako langilea bere iniziatiba berria aurkeztuz, Coworking-a edo haien ideiak aurrera atera nahi dutenei amankomuneko tokia eskainiz. Azaldu digunez horrelako egitasmotik gauza berriak ere sor litezkeela. Interesa baduzue jarri berarekin harremanetan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Lacalle, argazkilaritzatik haratago

Hurrengo gonbidatuak hamaika istorio kontatzeko aukera izanen zuen eta gurekin haietako batzuk konpartitu ditu.Joxe Lacalle tabernaria hasiera batean , argazkilaritza ikasi eta horretan lanean jardun zuen.Bere bizitzari errepaso luzea eman diogu noski. Liburuaz ere jardun gara eta berak aitortu digunez bere ametsa bazen liburu hau ateratzea. Aurkezpena gaur arratsaldeko 19:00tan Aurelio Leon aretoan(Agoitz) Klikatu hemen […]

Nafar Erreinuaren hastapenak

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako erreinuaren hastapenak izan ditugu hizketagai, zehazki hastapen hoietan izandako familia eta izen garrantzitsuenak. Mascaren ahotik jakin izan dugu zeintzuk ziren “Banuquasi”-ak eta zer nolako garrantzia izan duten. Banuquasien influentziaz jabetzeko bi mapa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Pirinioko ponentzia, Erroibarko lan saioa

Gaur Joseba Martinezekin izan gara atzoko Pirinioko Ponentziaren bilkurak edukitakoak. Josebak ederki asko azaldu digu nola igaro zen eguna. Egoera hitzez azaldu zuten baina parlamentariek ere egoera beraien begietatik ikusi ahal izan zutela. Aurrera jarraitzeko tenorea azaldu eta gonbitea luzatu digu bertan lan egin dezagun. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Nafarroan AHTaren proiektuaren baitan atzera egiteko garaiz gaude

Hori adierazi digu gure hurrengo gonbidatuak. Abiadura Handiko Trenaren inguruan azken asteetan berri nahikotxo izan direnez, Sutrai Erakuntzako kidea den Martin Zelaiarekin izan gara aktualitatea errepasatuz. Berak adierazi digu gaur egungo trenbide-sarea hobetuz merkeago aterako litzatekeela eta bai merkantzia eta baita bidaiariak ere hartu ahalko zituen ekinbide honek. AHTaren inguruan hitz eginda argi esan digu […]

Hipotermia, depresioa eta antsietatea

Gaurkoan,urteko lehen aldia izan da Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugula. Hipotermiarekin hasi dugu lan saioa eta honi aurre egiteko hainbat gomendio eman dizkigu. Ondoren aldi askotan nahasten ditugun bi gaitz landu ditugu, Depresioa eta Antsietatea. Bertan balorean jarri dugu gaitz hauei aurre egiteko ze inportantea den ingurua. [Audio clip: view full post to listen] […]