Ordutegi aldaketa eta banaketa bideak

Gaurko saioan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu.Komentatu digu Irailak 18an hasten dela berriro neguko ordutegia. Baita ere banaketa bideak web orrialdean eta facebookean jarri dituztela erabiltzaileek kontsultatu dezaten. Azkenik gonbitea luzatu digu formakuntza jardunaldi batzutara gerturatzeko, irailaren 15ean izanen dira jardunaldiak Nafarroako liburutegian. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Katalunia badoa

Gaurko saioan Beñat Zalduak hala adierazi digu. Garako kazetaria Bartzelonan, berarekin Kataluniako prozesua errepasatu dugu. Ederki asko azaldu dizkigu zein diren prozesuaren oinarriak eta argi esan katalandar aldetikan bukaeraraino helduko direla ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Garraldako Xeiak ate joka!

Gaur Garraldan dugu hitzordua eta bertatik Iratxe Andueza aritu zaigu. Iratxek ederki asko azaldu dizkigu jaien nondik norakoak inkluso ortzirelian Aulkitxoen lasterketarena. Bere aburuz herritik zeharreko erronda izango zen momentu berezienetakoa, halere ere gustoko du ohikotasunean ikusten ez duen jendea herrian barna ikustea. Noski luzatu digu gonbitea bertaratzeko, zer erantzungo diogu? Programazioa egunez egun: Klikatu […]

Martin de Azpilkueta, lehen ekonomista

Gaur Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurko saioan XVI. mendean igaro dugu eta bertako pertsonai baten inguruan aritu gara, Martin de Azpilkuetaren inguruan. Sortzez nafarra Salamancako unibertsitateak ikasketak egin eta inperioko ekonomiaz jardun zuen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Asteburuan Urruxkide Eguna

Gaurkoan Xabier Diaz eduki dugu,Zaraitzuko bailararen Urruxkide egunaren antolatzaileetako bat. Berak aipatu bezala asteburu honetan izanen da eta gauza aunitz izanen dira. Ostirala memoria historikoari tartea irekiko diote Joseba Eceolaza eta Edurne Beaumont-en laguntzaz. Larunbatean aldiz Gorza eta Igarin izanen dira ospakizun nagusiak. Baita ere ederki azaldu digu nondik datorren Urruxkide Eguna hitza, oso interesgarria […]

Birding-a eta ekoturismoa

Gaurko saioan Miren Arrigain eduki dugu, Bizibiziki enpresako kidea zein Ornitolan enpresarekin Lindus 2 proiektua kudeatzeaz arduratzen den. Mirenek aipatu digun moduan turismoa modu jasangarrian aurrera eraman eta hemengo biztanleriaren laguntzaz hauspotu nahi dute, horretarako diagnostikora gonbidatu gaitu. Diagnostiko bilera, larunbata irailak 2 arratsaldeko 17:00 Auritzeko kultur etxean Gonbidapena: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Erleak eta gizakia

Gaurko saioan Eduardo Perez de Obanos albaitari eta erlezaina eduki dugu, ostiralean emanen duen hitzaldiaz hitzegiten. Baita ere probestu dugu erleen garrantziaz jabetzeko. Eduardok aipatu digu erleek zeharkako polinizazioaren erantzule direla eta galduko bagenitu asko galduko genukeela gizakiok ere. Hitzaldia Ostirala Irailak 1 arratsaldeko 19:00etan Auritzeko Kultur etxean Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Aribeko feria, ekoizleekin zuzeneko tratua

Gaur Karlos Bueno eduki dugu, Aribeko feriaz arduratzen den pertsonetako bat. Karlosek ederki azaldu digu nondik datrren feria hau eta baita zer nolako garrantzia edo potentziala duen, kontsumitzaileek ekoizleekin zuzeneko hartu emana izan dezaketelako. Aurten ere olio kata eta artile transformazioa bizi ahalko dugula ere adierazi digu. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]