Martin de Azpilkueta, bere denboran aurreratutako pertsonaia

Gaurko saioan Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan XVI. mendean igaro dugu eta bertako pertsonai baten inguruan aritu gara, Martin de Azpilkuetaren inguruan. Aurrekoan koroarekin izandako erlazioak landu genituen eta gaurkoan pertsonaian sakondu dugu. Bertan Mascak azaldu digunez ikusi ahal izan dugu pentsamenduan aurreratua zela gure Martin De […]

Sorginen Herrian, historia kontatu eta kantatua

Gaurkoan Maite Itoiz izan dugu, Toti Martinez de Lezearekin batera Sorginen Herrian ikuskizuna aurrera eramango duena. Ez da lehen aldia gurekin dugula, Orbaitzetako Lau elementuak ikuskizuna ere aurkeztu zigun bere garaian. Gaurkoan sorginen inguruko ikuskizuna antolatu dutela adierazi digu gehienbat aitzinako eta gaurko emakumeak goraipatzeko asmoz. Kuriositatez beteriko ikuskizuna izanen dela aitortu digu Maitek. Kartela: […]

Nafarroa, kantatua izan den historia

Gaurko saioan Txema Hidalgo izan dugu,Nafar Aire Zaharretan lanaren egilea. Txemak 12 urte luzez hainbat artxibategi arakatzen ibili da euskarazko kantak bilatzen eta milaka kanta dituen liburu sorta osatzera heldu da. Berak aitortu bezala galdutako ondarea dela kanta batzuena eta bere ideia hasieratik ondare hori berreskuratu eta zabaltzea izan dela. Lan itzela zeinetan inkluso ikertzaile […]

Aribeko Xeiak, probatu ez dituenak ez daki zer den hau

Hala ondorioztatu dugu gaurko saioan Imanol Ubaurekin. Imanolek ederki asko azaldu digu zer edukiko dugun Aribeko Xeietan. Aitortu digu ere jende aunitz gerturatzen dela, nahiz eta inguruko gazte batzuk Otsagiko jaietara joaten diren. Ortziraleko bazkaria izanen da Imanolentzat momenturik goxoena eta nola ez beso zabalik ditugula aribetarrak hurbildu nahi duen ororentzat. Programazioa : Nafar Aire […]

Palma olioa eta edadeko pertsonak etxean

Gaurko saioan Jose Ignacio Ubau osasunaren inguruan elekatzen eduki dugu. Lehenik Palma olioaren inguruko argipenak eman dizkigu, zer den eta zer dakarren olio hori kontsumitzeak. Bestetik hain zahartutako eskualde honetan egonik, edadeko pertsonak euren etxeetan eroso ibiltzeko hainbat gomendio eman dizkigu. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Larra-Larrau, maila altuko bizikleta martxa

Gaurko saioan Biktor Andueza Pirenaica-ko kidea izan dugu, Izaban asteburu honetan burutuko den Martxa zikloturistikoaz hitzegiten. Biktorrek aipatu dizkigu frogaren nondik norakoak eta baita azpimarratu ere inguruaz gozatzeko martxa dela, konpetitibotasunetatik at dagoena, halere konpetizioak burutzeko aukera izanen da erlojupeko zatietan. 800dik gora partaide izanen ditu aurtengo edizioak berak aipatu bezala. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Juan De Anchieta, Errenazimenduko artista

Erabat ezezagun zitzaigun pertsonai hau, baina gaur, saioan Kati Leatxeren laguntzaz ezagutu dugu. Katik azaldu digu nor zen Juan Anchietakoa eta zer nolako garrantzia eduki zuen garaian. Baita ere euren lanak bisitatzeko antolatu duten programa aurkeztu ere, erabat gomendagarria. Programaren aurkezpen kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Frontball-a ezagutzen

Erabat ezezagun zitzaigun kirol hau, baina gaur, saioan Mikel Lanaren laguntzaz ezagutu dugu. Mikelek ederki asko azaldu digu nondik datorren kirol hau eta zertan datza ere. Gaineratu digu ere kirolari bikainak ditugula disziplina honetan hainbat domina lortu bait zituzten Tepitoko mundialean. Auritzeko kantxaren inaugurazioaz aritu gara ere , zein garrantzi handikoa izanen da beraien entrenamendurako. […]