Haikuetan murgilduta

Hola ematen du bizi dela gure ondorengo gonbidatuak.Socorro Latasa da Agoitzeko idazlea, larunbat honetan bere liburua aurkezten bait du Agoitzeko kultur etxean “Al filo del otoño”. Bere ibilbidea errepasatzeko aukera eduki dugu eta baita irakurle klubaren hainbat kontu landu ere. Hitzordua larunbata 14, 19:00etan Agoitzeko Kultur etxean Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Demokrazia eta erabakia

Hori da eskatzen dena herritar dinamika berri baten bitartez. Gaurkoan Hedoi Etxarte izan dugu dinamika horren sustatzaileetako bat eta berak argudiatu digu zergatik behartuta sentitu diren horrelako dinamika bat abiaraztera. Asaldatuta ikusi zuen bere burua ikusi zuenean Katalunian urriaren 1ean zer gertatzen zen ikusita eta zer nolako erantzunak ematen ari ziren, beraz hainbat herritarrekin elkartu […]

Jatorri anitzetako kantaldia

Halakoxea da larunbat honetan izanen den kantaldia Auritzeko Kultur etxean. Gaurkoan Xabier Itzaina izan dugu kantaldiaz jarduteko. Euskarazko kantuak kantatuko dituzten arren toki anitzetako doinuak erabiliko dituzte. Berak aipatu bezala momentu goxo batez disfrutatzeko aukera izanen dugu. Hitzordua larunbata 7, 19:00etan Auritzeko Kultur etxean Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Lasterka Agoitzen errefuxiatuen egoerari so

Helburu horrekin antolatu dute aurtengo Agoitzeko Mendi-Lasterketa. Gaurko saioan Oier Goñi Agoizko Mendi-Lasterketaren antolatzaileetako batekin izan gara horretaz mintzatzen. Aste osoko egitaraua antolatu dute HELP/NA bolondres taldea lagunduta. Aurtengo edizioko irabaziak talde honek egiten duen lanera joanen dira Oierrek adierazi digunez. Info gehiago: Agoizko Mendi Lasterketa Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Mugen apurketa ospatzeko jaia

Halakoxea da larunbat honetan izanen den ospakizuna Soroginen. Gaurko saioan Aitor Zazpe Mugak Apurtu asanbladako kidea eduki dugu Sorogaingo jaien inguruan hitzegiten. Mugako bi alderdietako gazteak aritu dira buru-belarri lanean jai hauek aurrera ateratzeko. Ekimen bereziena Aitorrentzat Pilota-Soro erakustaldia izanen dela esan digu ,espreski berreskuratu duten kirola delako. Programa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Badatoz San Miguelak Agoitzera

Hala da asteburu honetan ditugu ospakizunak. Gaurko saioan Carlos Villanueva Txakoli Agoitzeko Kultur zinegotzia izan dugu jaietaz hitzegiten. Azaldu digu zer topatuko dugun bertan eta nola ez sekulako giroa egonen dela ziurtatu ere. Ahaztu zaio baina gero aipatu dugu Agramondarren eta Beaumondarren arteko ituna antzeztuko dela dantzen bitartez larunbatean 13:00etan. Baita ere komentatu digu hainbat […]

Informatika ikastaroak

Gaurko saioan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu.Komentatu digu abian jarri duela iada izen ematea helduek ordenagailuak erabiltzen ikas dezaten. Baita ere aipatu digu pertsona batek pelikula ugari eman dituela liburutegiarendako eta nola ez liburuen erosketa martxa onean dabilela Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Pirateei buruzko istorioa

Gaurkoan Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan piraten fenomenoari erreparatu diogu kontakizunean. Ederki asko azaldu digu nolakoak ziren Piratak eta zer nolako lana burutzen zuten gobernuen agindupean. Gehiago jakin nahi baduzu entzun besterik ez duzu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]