Konponbideruntz urratsak emateko borrokatu behar da

Gaurko saioan horixe adierazi digu Oihan Ataunek Udaberria Kalera ekimeneko kidea. Asteburu honetarako hainbat espetxeetara martxak antolatu dituzte, gure zonaldeko jendeari Picassenteko espetxea egokitu zaiolarik. Halere Oihanek aitortu digu egitasmo hau neguan izandkao Kalera-Kalera egitasmotik datorrela, geroz eta beharrezkoagoa baita presoen gaia gizarteratzea eta lantzea. Hainbat ekimen burutu dituzte iada baina uztailean ere Askatasunaren martxa […]

Errenta aitorpena ,eliza eta PPNV

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu errenta aitorpenean elizako kasilla markatu gabe ere elizak GKEn bitartez ere arlo sozialetik diru laguntzak jasotzen dituela. Baita ere PPk eta PNVk hitzartutakoa ekarri digu mahai gainera, hainbat urtetarako hipotekatzen gaituen akordioa bait da, gainera PP ustelkeriak jota dagoenean. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Agoitzeko San Isidroak: Adin guztietarako programa

Gaurko saioan horixe azaldu digu Maialen Bengoetxeak Angiluerreka elkarteko kidea. Atzo hasi ziren San Isidroak arrakastarekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan baitziren taula gainean. San Isidroak erlijioa eta jai herrikoiak bateratzen ditu eta misterioa zabaldu digu Maialenek Angiluerreka elkartean izango den Ohiko jokoarekin. Joko hau zertan datza jakin nahi duenak bertaratu beharko du. SAN ISIDROAK […]

Esa urtegiko lanak geldirik egon beharko lukete

Gaurko saioan horixe adierazi digu Iker Aramendiak Esa + Ez plataformako kidea. Asteartean aditzera eman zituzten obretako nondik norakoak eta berak adierazi digunez inolako ikerketa eta informazio gabe aurrera jarraitzen dutela, haiek jakin izan dutenez eskuin mendi-hegala mugitzen dabil eta azkenengo hilabeteetan bizkortu egin da mugimendu hori. Baita ere Maiatzak 27an arratsaldeko 18:30 Iruñeko Autobus […]

Elkar ibili, osasunerako programa

Oihana Lorea Zabalegui ,Irune Tubia eta Angelines Munarriz-ekin hizketan egon gara, bertan azaldu bait digute zertan datza Elkar ibili proiektua. Prebentzioa eta parte hartzea oinarri, pozik ekin diotela bideari aipatu digute , osasun zerbitzu osotu bat emateko asmoz. Maiatzak 13an Elkar ibili mendi martxa eginen dute Auritzeko maiatzeko merkatua probestuta Hotel Aribetik hasita(9:30tan) Auritzeraino eta […]

Gazteak Esteribar jatera doaz

Hala ematen du Maddi Zenotzek aitortu bait digu aurtengo edizioan Elikadura subirautzan pausuak emango dituztela. Larunbat honetan egitarau oparoa prestatu dute Esteribarko gazteek , Ollokiko kalejiran hasi eta kontzertuekin amaituz. Maddik ere gaineratu digu kontzertuetan ere agurra bat izanen dela Eztanda batukadak bere ibilbideari amaiera emango bait dio larunbatean. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Bat profeta izan daiteke bere herrian

Gaurkoan hori galdetu diogu Montse Zabalza aktoresari. Larunbatean Nanna Sanchezekin batera Dos mujeres cuentan obra antzeztu zuen eta publiko ugari bildu zen Aezkoako etxean. Aitortu digu hunkituta egon zela jasotako erantzunaz eta plazerra izan zela bertan obra hau antzeztu izana.Obraren inguruan ere ibili gara, emakumeen papera goraipatzen bait du kulturaren trasmisioan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Pisu turistikoa tranpa edo aukera?

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, pisu turistiko eta hauetaz baliatzen diren web orrietaz aritu gara. Ederki asko azaldu digu Angel Marik komenigarria dela turismo jasangarrirako legedia betetzen duten zerbitzuak erabiltzea,beste zerbitzu hoiek normalean ezkutuko ekonomian darabilte eta. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein […]

Indar bat gara gu!

Lema horrekin aurkeztu zituzten Emakume Abertzaleon VII.Topaketa Feministak.Gaur Irati Gonzalez Bilgune Feministako kidea elkarrizketatu dugu. Larunbatean, Maiatzak 6 izanen dira topaketak eta bertaratzeko deia luzatu digu,bertan hainbat gai jorratuko bait dituzte bai alor teorikoan zein praktikoan. Izen ematea: Bilgune feminista 15 urte Infornazio gehiago: Programazioa Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]