AEKko matrikula merkeago, orain

2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Hala kontatu digu Pirinioetako AEKko Izaskun Zabalzak: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko   Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte: %5eko deskontua […]

Itoizko kableak moztu zituztela, 20 urte

Hogei urte bete dira gaur Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek porlana garraiatzeko sistemako kableak moztu zituztela. Ekintza ikusgarria izan zen; bai eta eraginkorra ere. Horren inguruan hitz egiteko, historian atzera 20 urte egiteko, solidarioetako bat elkarrizketatu dugu gaur: Julio Villanueva. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Gaur dute lehenengo saioa Pirini Bardó taldeko bertsolariek

Gaur arratsaldeko 19:30ean BARDOAK Donamarian izanen dira. Gaur ekingo diote bertsolariek Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenari. Eta gure eskualdeko bertsolariak izanen dira kantuan Donamarian. Pirini Bardó (Pirinioak) taldeko kideak: Ibai Carballo, Karine Etxeberri, Joseba Martinez, Aitor Zazpe, Imanol Ubao, Josetxo Ubao eta Fernando Ziganda. Haien ondoan Iluminatiums (Malerreka/Baztan) taldea ariko da. Pirini Bardó taldea ezagutu […]