Orreagako gudua gogoratuko dute Etxabarrengoa Kultur Elkarteak eta Orreaga Fundazioak abuztuaren 14ean

Urtero legez, Etxabarrengoa Kultur Elkarteak eta Orreaga Fundazioak Orreagako gudua gogoratuko dute. Aurten aldaketa zenbatekin datoz. Abuztuaren 14an ospatuko dute eguna, eta ekitaldi nagusia gauez izanen da, Orreagan. Orreaga Fundazioko Koldo Amatriarekin hitz egin dugu irratian: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hasierako filosofiari jarraiki, helburua garai hartako gertakariak ezagutzera […]

Pirinioen gizatiartzea ezagutzeko ikastaroa, uztailaren 26 eta 27an, Ariben

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Aribe eta Zangotza aukeratu ditu aurtengo udako ekologia eskola garatzeko. Bi ikastaro osagarri eskainiko dituzte uztailaren 26tik 29ra bitartean. Lehenengoa Ariben izanen da, eta Pirinioen gizatiartzea ezagutaraztea izanen du helburu. Rosa María Canals zuzendariak azaldu digu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Aurizberriko gazte egunera, Ezkarotzera eta Agoitzera, jaibusean

Aurten ere Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak jaibusa antolatu du. Bilerak egin dituzte eskualdeko gazteekin, eta hiru lekuetara joanen da udan jaibusa. Aurizberriko gazteen iniziatibari esker, uztailaren 2an Aurizberriko gazte egunera autobusa izanen da. Uztailaren 16an, Ezkarotzera joango da jaibusa; azkenekoa, Agoitzera joanen da, abuztuaren 13an. Aurten aurrez erosi beharko dira tiketak, Errotaberri edota Haizea tabernetan. […]

Hiriberrira iritsiko da gaur Transpirenaica Social y Solidaria

Orreagatik Hiriberrira dute gaur paseoa Transpirenaica Social y Solidaria martxan parte hartzen ari diren pertsonek. Irene Zendrera antolatzailearekin izan gara hizketan, eta beste parte hartzaile batzuk aurkeztu dizkigu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Europako hainbat errefuxiatu guneetan izan den pertsona batek bere esperientzia kontatuko du gaur Hiriberriko Pettuberro aretoan, […]

AEKko matrikula merkeago, orain

2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Hala kontatu digu Pirinioetako AEKko Izaskun Zabalzak: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko   Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte: %5eko deskontua […]