‘Corazon’ film laburra errodatuko dute Irati basoan urrian

Zerkalo films ekoiztetxeak Iratiko basoa aukeratu du ‘Corazon‘ film laburra kokatzeko. Urriaren 19ko astean egingo dituzte grabazio lanak, Susana Abaitua aktorearekin. Irabia uharkan sekuentzia bat egingo dute, eta Aribeko bainuetxea ere erabiliko dute. Sergio Martinez zuzendariarekin mintzatu gara filmaren inguruan:   [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko  

Fusilatutako agoiztarrak omenduko dituzte ostiralean

1936. urteko gerran eta frankismoan hildako pertsonak omenduko dituzte ostiral honetan Agoitzen. 2011. urtetik antolatzen dute ekitaldia, “memorian” eta “erreparazioan” aurrera egiteko asmoz. Pilotalekuko parkean dagoen monolitoan izanen da, baina Agoizko alkate Unai Lakorekin mintzatu gara ekitaldiaz gehiago jakiteko: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko OMENDUKO DITUZTEN PERTSONAK: Antonio Arlegui […]

Auritzeko indusketak, hastear

Irailaren 28an hasiko du Arantzadi Zientzia Elkarteak indusketa kanpaina berria Auritzen, Aurizberrin eta Artziko jauregian. Aztarna erromatarren bila ari dira bertan, 2012. urtetik. Boluntarioen laguntzari esker, hori bai. Aurtengo kanpainan parte hartu nahi izanez gero, idatzi zuzendaritza@aranzadi.eus edo txoperena@gmail.com helbidera. Juan Mari Martinez Txoperenak xehetasun guztiak kontatu dizkigu: [Audio clip: view full post to listen] […]

Pirinioak aztergai, Isabel Elizalderekin

Maiatzean egin ziren hauteskundeen ondoren, Nafarroako egoera politikoa guztiz aldatu da. Kontseilari berriak izendatu dituzte, eta horien artean aurkitzen dugu Isabel Elizalde, Zubietan bizi den doneztebarra. Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria da bera, eta gure eskualdeaz mintzatu gara berarekin. Elkarlanean Pirinioak aurrera egiteko indarra duela gogorarazi digu: [Audio clip: view full post to […]

Eskolara itzultzeko eguna

Lehengo eskola eguna izan dute gaur gure eskualdeko 98 haurrek. Gaur hasi da 2015-2016 ikasturtea, eta gogoz sartu dira gehienak Garraldako ikastetxera. Amaiarekin, Lehen hezkuntzako tutorearekin, hitz egin dugu gaur: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Ikasturtea gaur hasi, eta ekainaren 21an amaituko da HH eta LHko ikasleentzat. DBHkoek, berriz, […]

Aire Ahizpak, Orbaizetan

Aezkoako Egunaren atarian, Aire Ahizpak hirukotea izanen da Orbaizetan, larunbatean, 19:30ean. Xalbadoren bilobak eta Mixel Aire bertsolariaren alabak dira; eta kantua bihotzean daramate. Hamaika plaza zapaldu dituzte, eta 22 urteren ondoren Bidexka izeneko diska kaleratu zuten iaz. Hirukotearen ibilbideaz, kantuaz eta diskoaz mintzatu zaigu Paxkalin Aire: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen […]

Esne sektorean krisia

Egoera zailean dira esne ekoizleak. Kuoten desagerpenarekin oso prezio baxua du esne litroak; ekoizpen kostua, berriz, betikoa da. Altuagoa. Neurriak behar direla esan digu gaur UAGN sindikatuko presidente Felix Beriainek. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Uztailean ere, egoera “latza” dela salatu zuen gurean Nafarroako EHNEko Fermin Irigarai presidente auriztarrak. […]

Zer esan nahi du ‘kutre’ hitzak erroibarreraz?

Erroibarko, Esteribarreko eta Artzibarreko euskalkiak gehiago ezagutu ditugu gaurkoan. Euskarabidearen web orrialdean hiztegiak online kontsultatzeko aukera jarri berri dute, eta hori aitzaki gisa hartuta, Orreaga Ibarra Murillo (Mezkiritz, Erroibar, 1960) hizkuntzalariarekin solasaldi oso atsegina izan dugu. Hark haurtzaroan entzundakoak ere kontatu dizkigu: “Me he caído, me he muturkiau y me he picado con las atxunes“. […]

Sormenezko tailerrak antolatu ditu Karekin Kulturak urritik apirilera

Ikasturtea hastear da, eta tailerren inguruko eskaintza ezagutzen hasiak gara. Karekin Kultura enpresak sormenezko zenbait tailer antolatu ditu urritik apirilera bitarte. Hamabostean behin izango dira, baina den dena antolatzailearen ahotik entzuteko honatxe Kati Leatxeri egindako elkarrizketa: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko