Aste bukaerako datuen errepasoa eta aste hasierako eguraldia David de Andresen eskutik

Azken fronteek utzitako eurien datuak ekarri dizkigu David de Andresek. Nabarmenagoak dira datuak Esako urtegiaren datuei erreparatuz zeina %25etik %73ra igo den aste hauetako euriteek utzitakoa dela eta. Honen ostean aste hasierako iragarpena eman digu.      David de Andres Irati irratian

GALUZERRITA TXOKOA: Eskolako azken berriak, urtebetetzeak, menua, euskararen bitxikeriak, Mikel Villarolain irakasleari elkarrizketa, musika alorreko berriak eta asmakizuna

Berriz ere jo dugu Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldera eta beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte. Eskolako berriak, menua eta urtebetzeak ekarri dizkigute, ondoren euskarak latinarekin dituen harremanak landu dituzte abere hitzaren bitartez. Horren ostean Mikel Villarrolain irakasleari elkarrizketa egin diote eta honetatik musika alorreko berriei eman zaie bide. Bukatzeko pasa den asteko asmakizunaren […]

Aste amaierako euriak, Mexikoko urakana eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Azken fronteek utzitako eurien datuak ekarri dizkigu David de Andresek. Ez hori bakarrik, Mexikoko kostaldean izandako bapateko urakanaz ere solastu gara, zeina 24 ordutan sortu eta lortu zuen eskalan maila gorenera heltzea. Ondoren, aste hasierako eguraldi iragarpena ekarri digu.      David de Andres Irati irratian

Udazken fronteen datuak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Urriaren erdialdetik Atlantikotik fronteak sartu eta sartu dabiltza eta datu esanguratsuak utzi dizkigu horrek David de Andresek eginiko errepasoan entzun izan dugun bezala. Horren ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 24): Ostarteak zabalduko dira eta tenperaturak mantendu eginen dira. Hego mendabaldeko haizea izanen da nagusi eta aukera gutxi dauden arren baliteke arratsaldean euria […]

GALUZERRITA TXOKOA: Eskolako berriak, urtebetetzeak, menua, kuriositateak, Itziar Mitxelena Irakasleari elkarrizketa ,musika alorreko berriak eta asmakizuna

Berriz ere jo dugu Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldera eta beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte: Izargik eskolako berriak, menua eta urtebetetzeak ekarri dizkigu. Honen ondotik, Afrika hartu du hitza Euskara eta Latineraren inguruko zenbait kuriositate kontatu dizkigu. Ondoren, Oihan eta Amaiurrek estuki hartu dute euren galderekin Itziar Mitxelena irakaslea. Honen ostean, Afrika itzuli […]

Komunikazioa eta Landa eremua ardatz duten jardunaldiak antolatu dituzte Irati irratiak eta Mendixutek urriaren 27 eta 28an Auritzen

Hilabete batzuk dira Irati irratiak eta Mendixut aldizkariak elkarlanean dabiltzala komunikazioa eta landa eremua ardatz dituen jardunaldi batzuk antolatzen. Komunikazioak gure eremuan izan ditzazkeen aukerak, proiektu desberdinen ezagutza, Pirinioaren ahalduntze komunikatiboa eta bertako edo tokiko hedabideen garrantzia nabrmendu nahi dituzten jardunaldiak ditugu. Gaurkoan Mendixut aldizkariko Rita Labianorekin errepasatu ditugu jardunaldi hauek, zeina posible izan dira […]