Armak, mass media eta errepresioa

Beti bezala aktualitatea ekartzen digu eta hori da Karlos Bueno Patoren bisita jasotzearen arrazoia. Gaurkoan estatu espainolak armekiko duen jarrera salatzea, honen barnean Iratin egiten dabiltzan maniobrak barnebilduz. Mass Medien jarrera ere salatzeko parada hartu du eta bukatzeko errepresioaren inguruko bi kasu ekarri dizkigu gogora. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Euskeraren erabilera eta Manex eta txerrikumeak

Gaurko saioan, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioa izan dugu. Oraingo honetan euren familian gertatzen den egoera baten inguruko hausnarketa plazaratu du, euskeraren erabileraren ingurukoa. Hau amaituta Manex gaztetxoaren 35. istorioa kontatu digu, txerrikume batzuekin izandako hartu-emanaren inguruan darabilena. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Ingurutxoa eta kontzertua

Gaurkoan, Mari Mar Agos  izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Saio honetan, liburutegiaren obrekin hasi gara. Ondoren gai hau alde batera utzita Auzperri sortu izanaren 750 urteurrenaren harira asteburu honetan dauden bi ekimenen inguruan solastu gara: Ostiraleko Ingurutxo tailerra eta Txirula eta piano kontzertua. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Pez Arcoiris eta lehiaketetako saridunak

Gaurko saioan, Mari Mar Agos  izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Saio honetan, Baziren Behin 8 liburutegi ekimenaren azken saioa baloratzen hasi gara, “El Pez Arcoiris” nobelarekin loturikoa. Balorazioa amaitzean martxan zeuden lehiaketen irabazleen berri eman digu. Hauexek izan dira saridunak: Orri markatzailea: 1.- Julen Eceolaza , 1.- Ixone eta Saioa , 3.- Naroa Eceolaza. Bozkatzaileen […]