Pirinioetan Sorgin Ehiza egin zutenetik 500 urte betetzen diren honetan Asisko Urmenetak zuzendutako Sorgina Banaiz dokumentalak ikusi izan du argia. Auritzen estreinatu eta gerora Logroñon eman dute, bertan baitzegoen hainbeste Euskal Herritar epaitu zituen epaitegia eta horiteriko askok hiltzera kondenatu zituelarik.
Proiektua Ni Ez Naiz Sorgina izenburupean hasi bazen, dokumentala garatzean ateratako ideiak izenburua aldaraztea ekarri zuten Sorgina Banaiz izenburua jarri zaiolarik. Asteburu honetan Bidankozen eta Orbaizetan izanen dira proiekzioak eta abenduaren 7an Otsagabian.
Hau aitzakitzat hartuta Asisko Urmeneta zuzendariarekin egoteko parada hartu dugu, entzun zer kontatu digun.
Asisko Urmeneta Irati Irratian


