Landarteren balorazioa eta egitasmo berria

Gaurkoan, nahiz eta oporretan egon, gure kolaboratzailea den Mari Mar Agos izan dugu. Gaur Landartek utzitako zapore gozoa bergogoratzen egon gara berarekin batera. Ez hori bakarrik, irakurmena hobetzeko egitasmo berri bat ere aurkeztu digu, oso interesgarria gainera. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Landarterendako azken ukituak

Panoramak 18 ekimena prestatzen ari da buru-belarri, halere tartetxoa hartu du gurekin solasteko. Gaurko saioan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Landarteren nondik norakoak azaldu dizkigu eta baita larunbaterako hainbat jarraibide ere. Kartela ibilbidearekin: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Pilulen erabilera ikertzen

Saio honetan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur pilulen erabilera ikertu dugu, batez ere antsiolitikoen erabilera. Jose Ignaciok argi adierazi digunez gaizki ohituta gaude horrelako botikak hartzen, denbora luzez hartzen bait ditugu eta baita edozein arazo txikiaren aurrean jotzen dugula botika hauengana. Finean esan nahi izan diguna pilula hauek adikzioa ekar dezaketela eta arazoak […]

Emakumeen osasun kardiobaskularra eta lana

Gaurko saioan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur aurreko programaren errepasoarekin hasi gara. Ondoren emakumezkoen osasun kardiobaskularra zaintzeko hainbat irizpide eman dizkigu. Bukatzeko bizitza osasungarri bat izateko, lanak gure bizitzetan dituen ondorioak ikertu ditugu baita hainbat irizpide eman ere egoera hobetzeko. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Landarte moldaketak eta ordutegiaren zehaztapenak

Gaurkoan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Ahaztu baino lehen gogoratu digu zein den udako ordutegia. Ondoren Landarten izandako azken moldaerak azaldu dizkigu, hortxe dugu iada abuztuaren 4a. Bi astetan izanen dira lan saioak eta ez da soilik Auzperritarendako izanen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]