Tulipomania

Gaur Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu. Urduri geunden estrenoa bait zen, baina maisuki adierazi digu Mascak nola izan zen XVII.mendeko tulipomania. Gainera istorioan ikus dezakegu nola funtzionatzen zuen eta duen ekonomia ze antzekotasun nahikoak daude gaurko eguneko ekonomiarekin. Honezkero bi astetan behin izango dugu bere berri eta ekonomiaren inguruko gaiak jorratuko ditugu. Hementxe garaiko […]

Eliza, Trump, hipermerkatuen diktadura eta Heroina

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan hasi dugu elizaren baitako kontu ilunak azaltzen. Ondoren Trumpen Parisko akordiotik ateratzeko erabakia izan dugu hizketagai. Lotuta jasangarritasunarekin ere haragian dagoen hipermerkatuen diktaduraz aritu zaigu eta bukatzeko 80. hamarkada ekarri dugu gogora heroina dela eta. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Turismoko plan estrategikoaz mintzo

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, Nafar Gobernuak duela hilabete batzuk ateratako plan estrategikoa izan dugu hizpide. Angel Marik ederki asko azaldu digu zertan datza eta zergatik datorren plan hau. Baita ere aitortu digu bere eraketan parte-hartu duela eta sektorean dabilen jendearekin kontatu dela ere asko gustatu zaiola Planaren inguruko informazio […]

Kajetilla baino hobe zapatila

Hala da Auritzeko Osasun etxeak “Kerik gabeko astean” azaleratu duen leloa.Gaur Amaia Zabaleta medikua izan dugu saioan, erretzearen nondik norakoak azaltzen eta Auritzeko Osasun etxeko ateak zabalik daudela erretzeari utzi nahi diotenentzat. Aitortu digu ere hobe dela erretzen hastea baina behin hasita ere badagoela uztea, gogoa besterik ez da falta. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Euskaltel bigarren mailako euskalduntzat gaitu

Hori esan digu Xanti Begiristainek bi astetan behin egiten duen kolaborazioan. Aipatu digunez etxean Euskaltelera pasatzeko erabakia hartu eta tramitazioa astean atea itxi zieten. Honekin harrituta ikusi izan zuen Kantabrian ezarrita zegoela eta bere buruari galdetu zergatik gurean ezin zen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Bide eta bisita gidatuak

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, astelehenean Nafar Gobernuak aurkeztutako programa izan dugu hizketagai. Bertan bideei eta bisita gidatuei ematen zaio garrantzia eta honi buruz aritu gara Angel Marirekin. Berak aitortu digu gustatzen zaiola ideia eta onurak ekar ditzazkeela zonaldera eta baita animatu gaitu aukera hau probesteko. Egitasmoaren informazio gehiago: Nafar […]

Errenta aitorpena ,eliza eta PPNV

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu errenta aitorpenean elizako kasilla markatu gabe ere elizak GKEn bitartez ere arlo sozialetik diru laguntzak jasotzen dituela. Baita ere PPk eta PNVk hitzartutakoa ekarri digu mahai gainera, hainbat urtetarako hipotekatzen gaituen akordioa bait da, gainera PP ustelkeriak jota dagoenean. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Elkar ibili, osasunerako programa

Oihana Lorea Zabalegui ,Irune Tubia eta Angelines Munarriz-ekin hizketan egon gara, bertan azaldu bait digute zertan datza Elkar ibili proiektua. Prebentzioa eta parte hartzea oinarri, pozik ekin diotela bideari aipatu digute , osasun zerbitzu osotu bat emateko asmoz. Maiatzak 13an Elkar ibili mendi martxa eginen dute Auritzeko maiatzeko merkatua probestuta Hotel Aribetik hasita(9:30tan) Auritzeraino eta […]